Pasa den otsaila motozikleten merkatuak sektorearen susperraldi txiki bat adierazten omen duten kopuruekin amaitu zuen. Matrikulazioek ehuneko 12,8 egin zuten gora 2009ko hilabete berberarekiko, eta, horrenbestez, otsaileko salmentak 10.101 unitateetara iritsi ziren.
Motozikleten merkatuak pasa den otsailean susperraldirako zantzu txikiak erakutsi zituen. 2009ko hilabete berberaren aldean matrikulazioak ia ehuneko 13 hazi izana gutxienez esanguratsua da hilabete luzeak arazo larrikien daramatzan sektore honentzat.
Bi gurpileko arloko fabrikatzaileek egoera moto eta motozikleten sektorearen susperraldi txikitzat jotzen badute ere, ohartarazten dute pasa den otsaileko ekitaldiko datuak 2009ko urtarrilean abiarazi zen zerga aldaketaren ondorioek zertxobait desitxuratuta egon daitezkeela.
Aipatu zerga aldaketak ekarri zuen matrikulazioaren zerga igotzea, horrenbestez erosketak aurreratu ziren, 2008a amaitu aurretik burutzearren, eta horrek eragin zuen hurrengo hilabeteetan erosketak murriztea. Ziklomotoreen merkatuaren bilakaera dela-eta, Anesdor elkarteak kezkatuta jarraitzen duenez, Gobernuari eskatu dio ziklomotoreak gidatzeko gutxieneko adinaren aldaketaren inguruan hausnartu dezala.
2010/03/04
Azken berriak
> Sevilla Andaluziako Motoaren Lehen Erakustokia prestatzen ari da
> Moto-gidariak Haitiren alde batu dira
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.