Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren datuen arabera, errepideetako otsaileko balantzeak ekarri du motorzaleen istripu-tasaren jaitsiera garrantzitsu bat estatuko errepideetako sarean. 2009ko aldi berearekiko ehuneko 48 jaitsi denez, espero da aurten motoen istripu-tasak dezente behera egitea.
Iaz errepideetako istripuak era esanguratsuan murriztu baziren ere, 2009ak utzi zuen balantzearen arabera motoak inplikatuta egon zireneko istripuetako biktima kopurua ez zen murriztu automobilen istripuetakoa beste.
TZNren datuen arabera, pasa den hilabetea, errepideetan motoek izandako istripuen kopuruari dagokionez, 2009ko aldi berearekiko ehuneko 48ko jaitsierarekin amaitu zen. Hori beste aurrerapauso bat da aurtengo hasiera honetan, 2010eko urtarrilean eta otsailean metatutako kopurua pasa den 2009arekiko ehuneko 26 txikiagoa baita.
Aurtengo bi hilabeteetan jasotako kopuruek erakusten dute motorzaleen ardura bide-segurtasuna hobetzeari begira, 2008ak ekarri zuen ildotik (motoen istripuetako biktimen kopurua ehuneko 27ko jaitsiera historikoa) jarraitzearren.
2010/03/11
Azken berriak
> Honda Segurtasun Institutuak bide-segurtasunari buruzko urteko ekintza onenaren saria jaso du
> Motoen matrikulazioek ehuneko 12,8 egin zuten gora otsailean
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.