Harley-Davidsonek 197 moto deitu ditu berraztertzera - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Motorrak > Albisteak > Gaurkotasuna
Harley-Davidsonek 197 moto deitu ditu berraztertzera

Copy Harley-Davidson.

Facua-Consumidores en Accionek jakinarazi duenaren arabera, Harley-Davidson enpresa iparramerikarrak bere hamaika modeloren 197 moto deitu ditu berraztertzera erregai-tangaren euskarrian izan lezaketen akats bat dela kausa. Enpresak berak gogorarazi du dagoeneko jakinarazi zaiela egoera hau aipatu ibilgailuen jabeei.

Enpresa iparramerikarrak ziurtatu du erregai-tangaren euskarrietan egon daitekeen akatsetik eratorritako arazoek 197 ibilgailu kaltetzen dituztela, eta jakinarazi zaiela jabeei egoera. Enpresaren arabera, berraztertuko diren modelo guztiak Touring familiakoak dira, 2008ko ekainaren 6 eta 2009ko azaroaren 19 artean eginak.

Harley-Davidsonetik azaldu da akatsa konpontzeko babesle batzuk ezarri behar direla tanga motoaren xasisera finkatzen duten pletinetan, eragiketa erraza eta bestelako zailtasunik ez duena, eta enpresa iparramerikarretik bertatik ziurtatu duten bezala, ez diena gasturik ekarriko berraztertzera deituriko motoen erabiltzaileei.

Facuaren arabera, Harley-Davidsonen berrazterketa egiteko dei hau laugarrena da 2010ean zehar, Yamaha, Peugeot eta Buell enpresekin batera.

2010/02/09

Azken berriak

> Honda berriz izan da merkatuko lehena
> Motosafe: motoentzako banakako aparkalekua


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.