Hotza nagusitu da 'Pingüinos 2009' ospakizunean - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Motorrak > Albisteak > Gaurkotasuna
Hotza nagusitu da 'Pingüinos 2009' ospakizunean

Copy ctv

Tenperatura baxuak nagusitu dira Puente de Dueron ospatutako 'Pingüinos'2009' edizio honetan; horrela, izotzaren eta elurraren eraginez, kontzentrazioaren ia egun guztietan termometroan zero azpitik leudekeen tenperaturak azaldu dira. Hala ere, 18.300 motorista baino gehiago izan dira egun hauetan Valladolideko Puente de Duero udalerri txikira etorri direnak.

Zehazki 18.314 motorista izan dira 'Pingüinos 2009' edizio honetara bertaratu direnak. Zifra oso ezberdina, 'Pingüinos 2008' ospakizunera etorri ziren zaleen eta motoristen kopuruarekin konparatzen badugu. Hotza nagusitu da 'Pingüinos'en 28. edizio honetan; hori dela-eta, 2008 honetarako aurreikusitako etortzea baldintzatua izan da.

'Pingüinos 2009' edizioa, beti bezala, sari banaketarekin amaitu da, baita ospakizunera etortzen direnen arteko ohiko zozketekin ere. Toni Bou Repsol pilotua, 'Pingüinos'en edizio honetako sarituetako bat izan da, Valladolideko Udalarekin ala Bi Gurpileko Enpresen Elkarte Nazionalarekin batera. Bestalde, beteranoenari emandako aurtengo saria eta esker ona 82 urteko adinarekin 'Pingüinos'era bertaratu den Juan Riverorentzat izan da.

'Pingüinos'en organizaziotik hitzorduaren inguruko berri onak eta iritzi hobeak helarazi dira, 2009. urte honetan tenperatura baxuen eraginez partaideen kopurua nabarmenki murriztu bada ere. Organizaziotik, Europako neguko motoen hurrengo kontzentraziorako hautatutako agertokia egoitza berdinean ezarriko litzatekeela adierazi da.

2009/01/12

Azken berriak

> Pingüinos 2009: asteburu motozaleena abiatu da
> Yamaha Majesty 400: maxiscooterren estiloa eta diseinua


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.