Moto-gidariak Haitiren alde batu dira - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Motorrak > Albisteak > Gaurkotasuna
Moto-gidariak Haitiren alde batu dira

Copy Ctv

Haitiko herriak lurrikararen ondoren bizi duen egoera zailak moto-gidariak ere mobilizatu ditu. Sevillako Udaltzaingoaren Kultur Etxe Elkarteak antolatu du moto-gidarien ongintzazko kontzentrazioa, datorren otsailaren 20an hiri horretan egingo dena.

Asteburu horretan motoaren munduko ehunka zale eta profesionalen topagune bihurtuko da Sevilla, ongintzazko arrazoi batek elkartuta: Haiti. Sevillako Udaltzaingoaren Kultur Etxe Elkarteak bertako Udalaren laguntzarekin antolatu duen moto-gidarien kontzentrazioak motoaren munduko ahalik eta zale gehien bildu nahi ditu, dirua batu eta Gurutze Gorriari emateko, Haitin egiten duen lanari laguntzeko asmoz.

Kontzentrazioa, datorren otsailaren 20an, larunbatean, Sevillako Estadio Olinpikoan burutuko da, eta eguerdiko 12:00etan hasiko den ibilbide turistiko bat izango du programaren baitan, ondoren lehiaketa-festa batek jarraituta gaueko 9:00ak arte. Ongintzazko kontzentrazio honetan izena eman nahi duten guztiek Estadio Olinpikoan bertan egin ahal izango dute otsailaren 20an, larunbatean, goizeko 8:00etatik eguerdiko 12:00ak arte.

Bertaratuek Sevillako Estadio Olinpikoaren esparruan egiten dituzten kontsumoen ondorioz biltzen den diru guztia Gurutze Gorriari emango zaio, Haitiko herriari lagundu diezaion.


> Joango zara Haitiren aldeko Moto-gidarien Ongintzazko Kontzentraziora? Kalkula ezazu zeure ibilbidea hemen.
> Kontsulta ezazu errepideen egoera

2010/02/16

Azken berriak

> Motoen salmentak ehuneko 7,46 igo ziren urtarrilean
> Aprilia Atlantic 500 Sprint: Indarra eta nortasuna


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.