Derbi etxearen Boulevard modelo berritua Kataluniako etxearen nobedadetako bat izan da, 2008an. Milango Eicma Nazioarteko Azokan ofizialki aurkeztua izan ondoren, Boulevard 50-a datorren 2009ko lehen mugimenduetan merkatuan eskuragarri jartzeko bere unearen zain dago. 2002an Derbi Boulevard modeloaren lehen belaunaldia aurkeztu zenetik ia zazpi urte pasatu dira.
Boulevard linea Derbi-rako erreferentzia bihurtu da azken urteotan, zeren azkartasuna, erosotasuna eta ekonomia Boulevard-a hirian barrena ibili nahiko duen edonorentzat scooter egokia dela agerian jarriko duten ezaugarri nagusietako hiru izango dira. Boulevard modeloa, 125 4t bere bertsioarekin, jadanik eskuragarri dago Derbi kontzesionario ofizialetan, aldiz Boulevard 50 bere bertsioaren kasuan, 2009ko lehen hiruhilekoan merkaturatzea aurreikusten da.
2008 modelo berri honen irudia, berritu egin da; bere linea modernoagoa, atseginagoa eta teknologikoagoa izango da, Piaggio oinarriarekiko garapen garrantzitsuarekin. Bere lineari dagokionez, aldaketa nabarmenenak aurrealdean eta argiaren kokaleku berrian aurkituko ditugu. Bertsio honetako lineak leunagoak dira, horrela, motoa ez da hain agresiboa izango. 2008 modelo honetan, atzealdea ere aldatu egin da, baita pilotuaren zein bidaiariaren kokalekua ere.
12 hazbeteko gurpilak, bi motor erabilgarri, bat jadanik merkaturatua, 125 4t-a, eta bestea bidean, Boulevard 50 2t-a; gainera, Derbi Boulevard berria hiru koloretan dago eskuragarri: zuria, gorria eta beltza. Boulevard berriaren prezioa 1.300 euro ingurukoa da.
2008/12/30
Azken berriak
> Honda-k urtea ekoizpen errekorrekin amaituko du
> Honda-k DN-01 eta CB1000R dakartza
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.