Joan den azaroan gorantz egin dute salmentek bigarren eskuko moto eta ziklomotorren merkatuan. Guztira 261.829 unitate saldu ziren, ehuneko 4,3ko hazkundea dakarrena 2010eko hil berari dagokionez.
Automobilgintzako Azterketen Institutuak Ganvamentzat ateratako datuek igoera txikia islatzen dute, bigarren eskuko moto eta ziklomotorren aurtengo salmentei dagokienez eta 2010eko aldi berarekin alderatuta. Azken 11 hilabeteotan bigarren eskuko 191.531 moto saldu dira, ehuneko 6,3ko hazkundea ekarrita.
Ziklomotorrak direla eta, azken 11 hilabeteotan 0,9ko igoera oso txikia izan da, iazko aldi berari dagokionez. Azarora arte, 70.298 unitate saldu dira guztira.
Datu hauek islatu dute urteko lehen 11 hilabeteetan zehar bigarren eskuko 1,7 moto saltzen zela matrikulaturiko moto berri bakoitzeko. Ziklomotorren kasuan, ibilgailu berri bakoitzeko bigarren eskuko 3,4 saldu da.
2011/12/14
Azken berriak
> Azaroa motoen salmentaren jaitsierarekin bukatu da
> Eskuragarri dago Honda NC700X berria
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.