Indarra eta nortasuna scooter azkar bezain sendo eta maneiagarri baterako, hiriko trafikoan zehar mugitzeko bizkortasunagatik nabarmentzen dena. Aprilia Atlantic 500 Sprint-ek maxi-scooter baten abantailak ditu, baina zilindrada ertaineko ibilgailu baten mugikortasunarekin.
Apriliaren Atlantic 500 Sprint scooterrak erabiltzaileari ibilgailu dinamikoa eskaintzen dio, hainbat faktoreri esker (gidariaren jarrera, xasisaren zurruntasuna eta indargetzeko sistemaren eraginkortasuna) desplazamenduetan, batez hirian, erabateko doitasuna ematen duena, eta horrek plus bat dakar segurtasun aktiboari dagokionez.
Scooter honen ekipamenduari bagagozkio, esan beharra dago lapurreta kontrako serieko sistema daramala, autoetan bezala motorra blokeatzen duena, beharrezko soinu eta argi seinaleak igortzearekin batera. Sistema konektatua dago bai motoaren lapurreta, bai eserlekuaren azpiko hutsunearen irekiera bortxatzeko saioak ekiditeko.
14 hazbeteko hagunak daramatza, “tubeless” pneumatiko zabalekin, eta eserlekuaren azpian hutsune bat dauka, kasko integral bat gordetzeko modukoa, eta motoak serietik daraman aluminiozko bagaje-tokian 45 litroko hautazko kutxa bat jartzeko aukera dago. Diseinuari dagokionez, oso linea markatu eta definituak dauzka, Apriliaren Atlantic 500 Sprint-i dotorezia handia ematen diotenak.
2010/02/10
Azken berriak
> Harley-Davidsonek 197 moto deitu ditu berraztertzera
> Honda berriz izan da merkatuko lehena
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.