Auto berriak, prezioak, albisteak, bilatzailea, argazkiak, motorra.... Repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Autoak > Aretoak > Tokio 2007
imagen

  

 


Aretoko concept-ak

Ingurumenarekiko teknologia adeitsuek jadanik motorraren industriaren etorkizuna ezik orainaldia ere finkatzen dute. Markek bere ereduak arau murriztaileekin egokitu nahi dituzte eta aldi berean prototipo aurrerakoiak lantzen dituzte, ezinezko diseinuekin, ekipamendu berritzaileekin eta moda berdearen aldeko jarrerarekin. 


 

imagen

Toyota A-Bat

Horrenbestez, Toyota-k areto honetan pick-up konpaktuaren prototipoa aurkeztuko du, A-BAT-a, Kaliforniako bere Zentroan diseinatua, gorputz bakarreko plataformaren gainean eta motorrerako teknologia hibridoarekin; horrez gainera, sabaian eguzki-panelak dakartza energia osagarria lortzeko. 


 


imagen

Mitsubishi Ra

Aldi berean, Mitsubishi-k coupé ikusgarriarekin ustekabea ekarriko du; honek, kontsumo murriztua eta igorpen kutsagarri urriak dakartzan diesel motorra erabiltzerakoan ingurumenaren aldeko apustua egingo du. Halaber, Ra izendaturiko ibilgailu honek abiadura-kaxa automatikoa du barne zeinek enbrage bikoitzari esker kirol izaerako gidatzea zilegi egingo baitu.

 


imagen

Mazda Furai

Teknologia berdeen alde dagoen bestea Mazda litzateke zeinek bere Furai concept-ean etanolaren erabilera ezarriko baitu. Kirol izaerako ibilgailu hau lehiaketako automobiletan oinarritzen da eta Courage C65 ereduaren xasisa berreskuratuko du zeinekin marka japoniarrak duela bi urte American Le Mans Serietako lasterketan parte hartu baitzuen.

 


Bestalde, Honda-k Pilot-aren belaunaldi berria aurkeztuko du, diseinu aurrerakoia duen lur orotako ibilgailua zein segurtasun eta ingurumenaren arloen inguruko azkeneko teknologiekin ekipatua izan baita. Firma japoniarrak zortzi lagunentzako edukiera duen eta orain irudi generikoagoa eskaintzen duen lur orotako ibilgailu honen kanpoaldea berriro diseinatu du. 
                                               

imagen

Honda Pilot


<< Itzuli                                                                                                                   Hurrengoa >>


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.