

Nissan Pivo2 Concept
Aretoko protagonista nagusietako bat Nissan litzateke zeinek, bere eredu eta prestazio berriekin segmentu guztiak barne hartu nahi bailituzke. Horien artean, furgoneta bat eta prototipo txiki nahiz funtzional bat nabarmentzen dira. NV200-a bulego mugikorra, ordenagailua, idazmahai handia eta arroparako armairu egokia ere barne hartzen dituen ibilgailua da.
Erakustokiko beste izarra Pivo2-a izango da, concept-aren bertsio moderno bat zein jadanik duela bi urte toki berean erakutsi baitzen. Ibilgailu elektriko adeitsu honek atzerako martxarekin ez kontatzearen berezitasuna ekarriko luke, 360º-ko bira emateko ahalmena baitu.

Toyota Rin Concept
Toyota halaber diseinatzaile bereziekin eta moda ekologikoekin elkartzen da. Izan ere, ingurumenarekiko errespetua firmak Tokion aurkeztuko dituen zortzi prototipoen izendatzaile komuna izango da. 1/X-a, Rin-a, i-Real-a, Hi-CT-a, FT-MV-a, Crown Hibrido-a eta iQ Concept-a lirateke.
Bestalde, Lexus-aren erakustokiak gustu orotarako ereduak erakutsiko ditu. LF-Xh Concept-a, gasolinakoa eta elektrikoa den motor hibridoa daraman luxuzko SUV-a, eta 320 km/h-ko gehieneko abiadura lortuko duen 5 litroko V10 motorrarekin eta karbono-zuntzezko nahiz plastiko irmoarekin eratutako karrozeriarekin hornitutako LF-A deituriko ibilgailua.

Lexus LF-Xh Concept
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.