
Volvo ReCharge
Volvo ere igorpen kutsagarriak murriztearen alde dago. Apustu honen adibide egokia C30 Efficiency-a da, konpaktu ospetsuaren bertsio bat zeinek kontsumo urriagoa (4,5 litroren ingurukoa) eta igorpenen maila urriak (120 gramo baino gutxiago) aurkezten baititu. Bere barnean 1,6 litro eta 105 CV-ko turbodiesel motorra darama. Hobekuntza hauek lortzeko ibilgailuaren altuera murriztu da eta marruskadura urriagoko pneumatikoak ezarri dira.
Baina eremu honetako protagonistarik nagusiena ReCharge prototipoa da, C30 batean oinarritutako propultsio elektrikoa dakarren ibilgailu bat, etxeko sarean berriro kargatu ahal den bateria eta autonomia areagotzeko errekuntzarako motorra daramatzana, sistema elektrikoarekin 100 kilometrokoa soilik baita. Gidariak bi motorizaziotako edozein hautatu ahal du, komeni denaren arabera.

> Volvo | ||||
|
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.