Dena prest Aste Santurako - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Autoak > Albisteak > Gaurkotasuna
Dena prest Aste Santurako

Aste Santuaren etorrerarekin eta, urtero bezala, herrialdean zehar gauzatuko diren errepideko lekualdatze ugarien aurreikuspenarekin, egun hauetan egin ohi diren bezalako bidaia luzeak prestatzerakoan kontuan hartu beharreko arreta guztiak urriak gertatuko dira. Meteorologia, errepideen egoera, automobilaren azterketa eta zirkulazio arauekiko ahalik eta errespeturik handiena izango dira errepideko ibilbide baterako aintzat hartu beharreko alderdiak.

Aste Santua bezalako opor garaietan egin ohi diren bezalako lekualdatze luzetarako errepidera irteterakoan kontuan hartu beharreko faktorerik nagusienetako bat meteorologia izango da. Udako meteorologiaren baldintzetan beroa nagusitzen den bezala, kasu honetan hotza, lainoa, haizea eta euria data hauetako bidaiaren prestaketa markatuko duten faktoreak izango dira. Horregatik, erabilgarria gertatu ahal zaigun informazio guztia biltzen saiatuko gara, egun hauetarako iragarritako eguraldiaren nahiz errepideen egoeraren berri izateko. Data hauetan zehar komenigarria da hotzerako arropa, telefono mugikorra eta depositu betearekin bidaiatzea, horrela bidaian zehar suertatu ahal den edonolako egoerari aurre egin ahal izateko.

Bestalde, opor garai hauetako errepideko ibilbideak urte osoan zehar egin ohi direnak baino luzeagoak izateagatik bereizten dira, beraz, bidaia mota hauetarako ibilgailuaren prestaketa aintzat hartu beharreko faktorea izango da. Bidaiari ekin aurretik ibilgailua aztertuko dugu, maila guztiak eta pneumatikoen presioa egiaztatuz; halaber urte sasoi honetan ohikoak diren tenperatura baxuak aurreikusiko ditugu. Helburua ibilgailua egin beharreko kilometroekiko egokitzea litzateke. Automobila edariekin eta janariekin ekipatzea beti garrantzitsua izango da lekualdatze luze baterako; haurrekin bidaiatuko badugu, ibilgailuaren barnean ibilbidean zehar entretenituta mantenduko dituzten jolas edota jostailuren bat eramaten saiatuko gara.

Errepidean gaudenean, une orotan zirkulazio arauak errespetatzeaz gainera ahalik eta arreta gehiena izango dugu, ez baita zaila izango urte sasoi honetan gidatzea eragotziko duten euria, haizea, lainoa hala nola izotza bezalako fenomeno meteorologikoekin topatzea. Kontuan hartu beharreko beste faktore bat, zeinengatik zirkulazio arauak salbuespenik gabe errespetatu beharko baitira, esaterako segurtasun tartea ala abiaduraren kontrola, egun hauetan zehar egin ohi diren lekualdatze ugariak lirateke; bere eraginez, trafikoa ohi baino motelagoa gertatuko da. 

2008/03/11

Azken berriak

Otsailak errepideko biktimak modu nabarmenean murriztu ditu
Volkswagen Scirocco-a itzuli da 


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.