Hiru hamarkada baino gehiago iragan dira Volkswagen firmaren eskutik marka alemaniarrak berriro merkaturatu duen automobilik arrakastatsuenetako bat eratu zenetik. Volkswagen Siroco-aren hirugarren belaunaldi hau egun hauetan Ginebrako Nazioarteko Aretoan aurkeztu da linea berriarekin, baina aurreko ereduetan bereizlea gertatuko litzatekeen kirol izaerako, automobil eskuragarri eta berritzailearen kutsu horrekin.
Ginebran ospatzen ari den nazioarteko erakusketan ikusminik handiena piztu duen nobedadetako bat zalantzarik gabe Volkswagen Siroco berria izan da. Izan ere, eredu hau ez da berriro editatua izan 1982tik; urte horretan firma alemaniarrak bere bigarren belaunaldia merkaturatu zuen. Volkswagen-ek 1974an kaleratu zuen jatorrizko Siroco-aren garapena islatuko lukeen bigarren eredua. Eredu hori, berragerpenaren behin-behineko zirkunstantziak eta beste faktore batzuek hein handi batean Ginebrako bere estreinaldian bizitzen ari den ikusminaren errudunak izango lirateke.
Marka alemaniarrak itxura aldatu dio Sirocco-aren hirugarren belaunaldi honi, linea erabat berrituarekin; bere aurrekariekiko gehien aldatzen den alderdietako bat bizigarritasuna izango da, eredu berri honetan hau modu nabarmenean areagotu baita. Lau pertsona hartzeko ekipatua, atzealdea bidaiariak eroso senti daitezen zabalera handiko bi eserlekuek eratuko dute. Karrozeriak halaber birmoldaketa garrantzitsua jasan du, estilizatuagoak aurkitzen ditugun argien profila aldatuz. Siroco-aren aurrealde berri hau, Volkswagen-ek orain arte mantendu izan duen kontzeptu estetikoarekiko erabat aldenduko da. Kirol izaerako linea 17 hazbeteko diametroko hagunekin eta bere kirolzaletasuna berretsiko lukeen sabai estilizatuarekin osatuko da.
Motorrei dagokionez, firma alemaniarrak lau motor propultsatzaileren artean hautatzeko aukera berretsi du, horietako hiru gasolina eta bat diesela. Alde batetik, gasolina motorizaziotan, Volkswagen-ek 122, 160 eta 200 zaldiko potentziak eskaintzen ditu. Diesel motorrari dagokionez, Siroco berria 140 zaldiko TDI batekin egongo da eskuragarri.
07/03/2008
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.