Errepideetako erreiak gordetzeko babesle merkea eta garbia - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Autoak > Albisteak > Gaurkotasuna
Errepideetako erreiak gordetzeko babesle merkea eta garbia

Birziklatutako kautxuzko gurpilek bizitzak salbatu ditzakete eta motorzaleek errepideetan izaten dituzten lesioen kopurua murriztu. Francisco Caro irakasleak, juristak eta aholkulari fiskalak erreiak gordetzeko babesle garbia eta merkea asmatu eta patentatu du, degradazio zaileko materialen bidez egindakoa

Proposamenak erreia gordetzekoan doazen bi zilindro ditu, gehienez 45 gradu biratuko direnak istripua duen pertsona horren kontra jotzen denean. Sistemak pertsona babestu eta bidera berriro joatea sahiesten du, eta horrela auto batek harrapatzeko aukera ekidin daiteke. Irakasleak dio % 100tik % 20ra gutxitzen direla gorputzean izandako kalteak.

Francisco Carok dio babesle horrek “galtzadaren seinaleztapena hobetzen duela eta DGT-k jarritako egungo seinalen diseinu eta araudiari egokitzen dela”.

Produktu horren kostua lau eurokoa izango litzateke molde bakoitzeko eta aurreikusi da orduko 2.500 gailu egin daitezkeela. Instalazioa jada dauden errepideetan zein errepide berrietan egin daiteke eta “azkarra eta garbia” da, dio juristak. Era berean, Francisco Carok adierazi du sistema horrekin lanpostu asko sor zitezkeela.

2010/08/23

Azken berriak

> Espainiak murriztu du errepideetako ezbehar-kopurua
> DGT-k arreta berezia jarri dio abuztuaren 15eko errepideetako operatiboari


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.