SR590 radar berria lau errei ezberdinetan dauden 22 ibilgailu kontrolatzeko gai da eta hamar arau-hauste mota ezberdin erregistra ditzake. Multanova enpresa Suitzan probatzen ari den radar mota berri honek egin dezakeen gauzetariko bat da, etorkizunean Espainiako errepideetara iritsiko dena.
Radar berria Ginebran, Suitza, probatzen ari da eta aurrerapauso bat da errepideetako trafikoa kontrolatzeko eta zaintzeko gailu mota horietako teknologian. SR590 radarrak ez du soilik ibilgailuen abiadura neurtzen, baita segurtasun tartea gordetzen den, aurreratzerakoan lerroak errespetatzen diren edo semaforoetan gelditzen den ere.
Radar mota hori hegazkinetan eta zehaztasun handiko kameretan erabiltzen da, eta orain arte egindako probetan emaitza onak ematen ari da. Hori dela eta, Suitzako gobernuak abuztu amaieran abiarazi nahi ditu..
Oraingoz, Espainiara iritsiko diren radar berriak errepide tarte batzuetarako baino ez dira izango. Radar mota horiek ibilgailu bat errepide tarte batetik igarotzean daraman batez besteko abiadura neurtzen du, eta ez puntu zehatz batetik igarotzean daraman abiadura. Barne ministroak, Alfredo Perez Rubalcabak jada baieztatu zuen errepide tarteetarako hiru radar berri horiek hurrengo hilabetetan probatuko direla eta DGTk ohartaraziko duela abiarazten direnean.
2010/08/10
Azken berriak
> Loaldiaren apnea auto-istripuen % 20-aren erruduna da
> Ibilgailuak konpontzeko tailerren jarduera jaitsi da urteko lehenengo zazpi hilabeteetan
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.