Trafikok udan zeharreko bide-segurtasunaren inguruko balantzea egin du - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Autoak > Albisteak > Gaurkotasuna
Trafikok udan zeharreko bide-segurtasunaren inguruko balantzea egin du

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak jasotako datuek balantze positiboa utzi dute 1962tik errepideetan hildakoen kopururik txikiena utzi duen udaren ostean. Lehen aldiz 200 biktima baino gutxiago erregistratu dira abuztuan zehar. Errepidetik ateratzea da oraindik istripurik ohikoena.

Azkenean 83 milioi ibilbide luzeko joan-etorri erregistratu ditu Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak 2010 udako eragiketan zehar. Kopuru honek ehuneko 3,3ko jaitsiera islatzen du iazko aldi berari dagokionez. Abuztuak uztaila gainditu du errepidean zeharreko joan-etorriei dagokienez. Uztailean 39,8 milioi joan-etorri inguru erregistratu diren bitartean, abuztuan 43 milioi baino gehiago erregistratu dira.

Uda honetan zehar erregistraturiko kopuruekin bete eta gainditu egiten da EBren helburua. 2001eko udatik biktimen jaitsiera ia ehuneko 57 murriztu da. Aintzat hartu beharreko beste datu bat da gazteek utzi egin diotela biktima gehien dituen adin-taldea izateari. Biktima-kopururik handiena duen adin-tartea 45 eta 54 urte bitartekoa da.

Uda honetan zehar erregistraturiko istripu motei dagokienez, handitu egin da autopista eta autobideetan hildakoak utzi dituen istripu-kopurua, errepide arruntetako istripuek murrizten jarraitzen duten bitartean. Istripurik ohikoena, ehunekoak behera egin badu ere, errepidetik ateratzea da oraindik, hildakoen ehuneko 35 izanda. Uda honen ostean errepideetan kontuan hartu beharreko datu negatibo bat 14 urtetik beherako biktimen kopuruak gorantz egin duelakoa da. Ia erdiak ez zuen eusteko sistemarik erabiltzen.

2010/09/03

Azken berriak

> Hiri berean auto baten alokairuan 100 euroko aldea egon daiteke
> Errepideetako erreiak gordetzeko babesle merkea eta garbia


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.