Madrilgo Aretoa: erakusketak eta automobilaren historia - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Autoak > Albisteak > Gaurkotasuna
Madrilgo Aretoa: erakusketak eta automobilaren historia

Copy Repsol YPF

Madrilgo Automobilaren Nazioarteko Aretoak edizio honetan automobilgintzaren historia berrikusiko du erakusketa eta museo ezberdinekin zeinetan automobilaren ibilbidea erakutsiko baita sortu zenetik gaur egun arte. Era berean, Repsol-ek aretoan Javier Villak GP2-an gidatzen duen eserleku bakarrekoa eta MotoSN-ko Dani Pedrosa eta Nicky Haydenen motoak erakutsiko ditu.

Zalantzarik gabe Madrilgo Automobilaren Aretoko edizio hau osatuenetako bat gertatzen ari da bisitariarentzat eskainitako jarduera eta erakusketengatik. Motorraren zaleek eta profesionalek edizio honetan automobil-industriaren historia erabat berrikusi ahal izango dute, Ifema-ko pabiloitan egun hauetan zehar erakusten diren automobil eta ibilgailu ugariren bidez. Horrela, Ibilgailu-Industriaren Museo Gunea deiturikoak, toki berezia beteko du aurtengo erakusketan eta automobilaren historiarekin lotutako lau espainiar museorako gunea izango du barne.

Horrenbestez, Madrilgo Aretoak Sevillako Gurdien Museoko piezak hartzen ditu, zeinetan landa-eremuko nahiz laneko gurdiak, paseatzeko gurdiak eta hiriko automobilak hala nola gurdiak kateatzeko erabiltzen ziren tresnak erakutsiko baitira. Madrilgo Aretoan ordezkatutako beste museotako bat 'Hermanos de Val de Andujar' Ibilgailu Historikoena izango da, zein eraberritutako automobilen bere bilduma ospetsuarengatik nazioarteko mailan ezaguna baita; horien artean, 1902ko Oldsmobile Curved Dash bat erakusten da, mundu osoko serieko fabrikazioko lehenengo automobila izango litzatekeena. Ibilgilu-Industriaren Museo Gune honetara piezak ekartzen dituzten beste bi museoak Eduardo Barreiros Museo-Fundazioa eta Salamancako Gómez Planche Fundazioa izango dira.

Madrilgo Aretoak halaber erakusketa-gune honetan tarte bat izango du zeinetan Repsol-ek Javier Villak GP2-an gidatzen duen eserleku bakarrekoa erakutsiko baitu, baita MotoSN-n Dani Pedrosa eta Nicky Haydenek pilotatzen dituzten motoak ere. Horrela, Madrilgo Automobilaren Aretoak edizio honetan zehar automobilgintzaren historia jasoko du Ibilgailu-Industriaren Museo Gunean erakutsitako ibilgailu ugariren bidez.

2008/05/30

> Madrilgo Automobilaren Nazioarteko Aretoa informazio guztia


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.