Elurra, haizea eta euria errepideetan - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Autoak > Albisteak > Gaurkotasuna
Elurra, haizea eta euria errepideetan

Ziurrenik aurtengo negua guztion gogoan geratuko da azken urteotako gogorrenetarikoa gisa. Bata bestearen atzetik etorritako hotz, haize, euri eta elur denboraleek era garrantzitsuan eragiten diete estatuko milioika lagunen joan-etorriei zein errepideetako trafikoari. Horrexegatik eskatzen zaie gidariei kontuz ibiltzeko errepideetara ateratzerakoan.

Barne Ministerioak, beti ere Metereologia Estatu Agentziaren aurreikuspenen arabera, eskatzen du errepideetan kontu handiz ibiltzeko eta hainbat aholkuri kasu egitea, arazoak ekiditearren, negu horrek autonomia erkidego askotan tregoarik ematen ez duelako. Barne Ministerioak gidariei eskatzen die arreta berezia jartzeko norberaren Autonomia Erkidegoko arauei.

Errepideetako eguraldi txarrari buruzko aholkuak
Elurteak eta tenperatura oso baxuak iragartzen direnean, eta ezinbestekoa bada errepideetara ateratzea, oso adi ibili behar da, batez ere egon daitezkeen izotz-plakak direla-eta. Errepideetako egoerari buruzko etengabeko informazioa jaso behar da, baita norberaren Autonomia Erkidegoko arauei dagokienez ere. Arreta berezia eman pneumatikoei, izotz-kontrakoari eta ibilgailuaren balaztei, eta eraman beti kateak, neguko arropa eta eskuko telefono bat, ordezko bateria eta guzti.

Euri zaparradak direla-eta, aholkua da abiadura murriztea eta ez gelditzea ur kopuru handia metatu daitekeeneko lekuetan. Ahal den guztietan, ibili errepide nagusietatik eta autopistetatik. Saihestu urpetutako zatiak, baita ibaiertzak, altzoak eta hegiak ere. Kostaldeko haizeteen aurrean, aholkatzen da hondartzen inguruneak eta haizeak eragindako olatuek eta mareek eragin diezaieketen bestelako lekuak saihestea.

Batez ere, Barne Ministerioak aholkatzen du errepideetako trafikoari buruzko informazioa etengabean jasotzea, ibilgailua prest edukitzea eta Metereologia Estatu Agentziaren bidez eguraldiari buruz informatuta egotea.

2010/03/10

Azken berriak

> Geneva dotore apaindu da bere Nazioarteko Automobil Aretoa hartzearren
> TZN eta udalak bide-segurtasunari buruzko politikak aztertzen ari dira


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.