Ibilgailuak konpontzeko tailerren jarduera jaitsi da urteko lehenengo zazpi hilabeteetan - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Autoak > Albisteak > Gaurkotasuna
Ibilgailuak konpontzeko tailerren jarduera jaitsi da urteko lehenengo zazpi hilabeteetan

Egungo egoera ekonomikoak gidariek beren ibilgailuak konponketa tailerretara soilik behar-beharrezkoa denean eramatea eragin du. Hori dela eta, sektorearen jarduera % 15 eta 20 artean jaitsi da urteko lehenengo zazpi hilabeteetan. Zifra hori % 25-era iritsi da opor aurreko berrikusteei dagokienez.

Automozioko Profesionalen Enpresarien Espainiako Federazioak (Conepa), 14 elkartez eta 10.000 tailerrez osatutakoa, datu hauek argitara eman ditu, eta era berean, erabiltzaileengan joaera aldaketa antzeman du. Orain, konponketa konpainiara joan aurretik, hainbat aurrekontu eskatzen dituzte eta mekanikariei behar-beharrezko konponketak baino ez egitea eskatzen diete. Era berean, aldatu beharreko piezak autoak desegiteko tokietatik ekartzea eskatzen dute, eta legezkoa den arren "Administrazioak definitu beharko luke ordezko zein pieza dauden lotuta segurtasunarekin, eta beraz, ezin dira inola ere berrerabili beste ibilgailuen konponketan eta mantenuan”, zehaztu du erakundeko idazkari nagusia den Victor Riverak.

Conepatik adierazi dute krisia elektromekanikaren profesionalengan nabaritu dela eta ez hainbeste karrozeriak konpontzen dituzten espezialistengan. Bestalde, ibilgailuek tailerretara egiten dituzten bisiten tartea handitu da, orain dela 10 urte 4.300 kilometrorekin egiten bazituzten, egun 7.300rekin egiten dituzte.

Tailerretako zerbitzuaren eskaera ahul mantendu da 2010eko lehenengo hiru hilabeteetan, baina apirilean eta maiatzean igoera arina egon zen. Joera hori ekainean jaisten hasi zen, normalean uda dela eta opor aurretik egin behar diren berrikusteekin goranzko joera izan bada aurreko urtetan. Uztailean lana ona izan bada ere, udarako aurreikusitako aurreikuspenak ez dira bete.

2010/08/05

Azken berriak

> Trafikok abuztuko irteera-operazioko emaitzak argitaratu ditu
> Kezka automobilaren sektorean salmenten jaitsiera dela eta


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.