Volkswagen Beetle berria bi motor berrirekin, kirol itxura handiagoarekin eta ekipamenduari dagokionez berrikuntza eta teknologian aurrerapauso bat emanda iritsi da. Hori guztia urte hauetan guztiotan definitu duen diseinu klasikoari autsita.
Beetle berriak 105 zaldiko 1.6 TDI propultsatzaile diesel batekin eta 160 zaldiko 1.4 TSI gasoliozko beste batekin osatzen du bere propultsatzaileen gama. Motor berri bi horiek hedatu egiten dituzte isuriei dagokienez ingurumenarekin adeitsuak diren propultsatzaile eraginkorrak, eta, gainera, dinamismoa eta kiroltasuna dakarte.
Modelo berri honen bi bertsio iritsi dira merkatura, Desing eta Sport, hain zuzen, Biek eskaintzen dute ekipamendu eta pertsonalizatze aukera zabala. Ekipamenduari dagozkion berrikuntzen artean Parkpilot sistema nabarmen daiteke, barne dauzkan 8 sentsoreei esker gidariari aparkatzea errazten diona, trabak daudela seinaleen bidez ohartarazita.
“Beetle: 0tik 200era 66 urtean”
Beetle berriaren merkaturatzea bat dator bere 66. urtebetetzearekin. Urteurren hau dela eta, Volkswagen enpresak “Beetle: 0tik 200era 66 urtean” erakusketa aurkeztuko du, duela gutxiko historiatik paseo bat ematea ahalbidetzen duena Volkswagen Beetleren eta honen bilakaeraren eskutik. Erakusketa Madrilgo hiriguneko Callao plazan jarriko da urtarrilaren 25etik 29ra, eta bertan garai guztietako Beetle modeloak egongo dira ikusgai.
2012/01/25
Azken berriak
> Aldatu egin dira espainiarren gidatzeko azturak
> Autoen merkatua elkarren segidako hirugarren urtez jaitsi da
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.