Espainiako errepideetako ezbehar kopuruak jaisten jarraitu zuen 2011n zehar, Barne Ministerioak aurkeztutako azken txostenaren arabera. Errepide arruntetan heriotza tasak %14 behera egin badu ere, gaur egun ere istripuen %79 mote honetako errepideetan gertatzen da.
Berriki Barne Ministerioak jakinarazi duenez, joan den urtean zehar 250 heriotza gutxiago gertatu ziren gure errepideetan. Horrek esan nahi du %14,5 jaitsi zela kopuruan 2010eko datuekin alderatuta.
Errepide motaren arabera, arruntetan gertatu ziren heriotza eragin zuten istripu gehienak, alde handiz: hamar istriputik, ia zortzi.
Dena den, iaz 2010ean baino 192 pertsona gutxiago hil ziren errepide arruntetan, %14ko beherakada. Autobide eta autobietan %23,5 eta %13,3 egin zuten behera, hurrenez hurren.
Kausa ohikoenak
Barne Ministerioak aurkeztutako txostenean, era berean, agerian uzten da bidetik irtetea izan dela heriotza eragin duten istripuen kausa ohikoena joan den urtean: 540 hildako, hots, kopuru osoaren %37.
Bigarren kausa gisa, aurrez aurreko talkak nabarmendu dira; gainerakoak ez bezala, %8 igo ziren 2011n, 23 biktima gehiago.
Ikerketaren arabera, aurrez aurreko talka errepide arruntetako ohiko istripua da, arau-haustearekin lotutakoa. Hala, aurrez aurreko talkaren ondorioz gertatutako heriotzen %44an trafikoko arau-haustea egon zen eta %41 gidariaren arreta galeragatik gertatu zen.
2012/01/05
Azken berriak
> Trafikok 15,7 milioi joan-etorri aurreikusten ditu Gabon hauetan
> Madrilgo Autoaren Erakustokiak badauka 2012rako data
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.