Auto baten alokairua % 431 garestiagoa izan daiteke hiri beraren barnean. Facua-Consumidores en Acción kontsumitzaileen aldeko elkarteak egindako ikerketa sektoreko 15 enpresaren artean eta Espainiako bost hiritan egin da eta prezioaren aldea 58 eta 143 euro artekoa dela adierazi du.
Txostena Sevillan, Madrilen, Bartzelonan, Tenerifen eta Palma de Mallorcarn egin zen ekainaren 30aren eta uztailaren 2aren artean. Datuak 15 konpainiaren kuoten bidez jaso ziren: Alamo, Alquimóbil, Atesa, Auriga Crown, Avis, BK, Car del Mar, Centauro, Europcar, Faycan, Goldcar, Hertz, Pepecar, Sixt eta Solmar.
Facuak gomendatzen du ibilgailu bat alokatzerakoan bere egoera ziurtatu beharra dagoela kontratua sinatu aurretik, eta akatsen bat egonez gero, horren berri ematea. Gainera, gogoratu du auto horiek gutxienez hirugarrengoentzako asegurua izan behar dutela.
Elkartearen ikerketak argitara atera du bost hiri horien arteko alokairuan % 735-eko aldea egon daitekeela. Aldaketarik handiena Bartzelonako 23, 73 euro eta Palma de Mallorcako 198 euroren artean dago.
2010/08/31
Azken berriak
> Errepideetako erreiak gordetzeko babesle merkea eta garbia
> Espainiak murriztu du errepideetako ezbehar-kopurua
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.