TZNk sendagileentzat paper garrantzitsuagoa aurreikusten du bide-segurtasunari dagokionez - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Autoak > Albisteak > Gaurkotasuna
TZNk sendagileentzat paper garrantzitsuagoa aurreikusten du bide-segurtasunari dagokionez

Trafiko Zuzendaritza Nagusia lantzen ari den Bide-Segurtasunari buruzko 2010-2020eko Plan Estrategikoaren barruan zerbitzu medikoen paperak garrantzi handiagoa hartuko du bide-segurtasunari buruzko kontuetan. Trafikok aintzat hartu du osasun arlotik gidariei eman dakizkiekeen aholkuen garrantzia.

Trafiko Zuzendaritza Nagusiak helburu dauka Bide-Segurtasunari buruzko Plan Estrategikoaren barruan zerbitzu medikoei garrantzi handiagoa ematea bide-segurtasunari dagokionez, esaterako gidariei Haurrentzako Euspen Sistemei buruzko aholkuak eman diezazkieten edota bermatu dezaten adineko jendeak gidatzen jarraitu ahal izateko behar bezalako gaitasuna daukala.

Trafikok jarraitzen du Bide-Segurtasunari buruzko Plan Estrategiko berria lantzen, bertako jarduerak gaika banatuta daude, eta horrekin batera bide-segurtasunari buruzko gai horiekin zerikusia daukaten kolektibo desberdinak aztertzen ditu. Horrela Trafiko garatzen ari den lanak motorzaleak, oinezkoak, gazteak edota adinekoak aztertzen ditu, baita alkoholak gidatzean daukan eragina edota abiadura bezalako gaiak ere.

Oraingoz, Bide-Segurtasunari buruzko Plan Estrategikoko Zuzendaritza-Batzordea aztertzen ari da sendagileei paper handiagoa emateko TZNk plantatzen duen ildoa, bide-segurtasuna hobetze aldera. Batzorde hau Barne, Justizia, Osasun eta Lan Ministerioetako zuzendari nagusiek osatzen dute.

2010/03/16

Azken berriak

> Gidabaimen desberdinen kopurua ehuneko 36 jaitsi zen 2009an
> Europako automobilen ekoizpenak behea jo zuen 2009an


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.