Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak aditzera emandakoaren arabera, 4,5 milioi joan-etorri baino gehiago aurreikusten dira asteburu luze honetan zehar ostirala jai duten hamar autonomia erkidegotan. Horregatik, autoen joan-etorri kopurua errepideetan nabarmen areagotuko da egunotan zehar.
San Jose zubi honetarako errepideetan aurreikusitako panorama ikusita, Trafikok kontrol eta zaintza operazio berezia abiarazi du errepide-sarean datorren martxoaren 21eko 24ak arte.TZNren aurreikuspenen arabera, zirkulazio-dentsitate handienak osteguneko arratsaldeko lehen orduetan izango dira, ostirala jai duten autonomia erkidegoetako hirigune handietako irteeretan, baita ostiral goizean ere, hala nola itzuleran, igande arratsaldean, batik bat 15:00ak eta 23:00ak bitartean.
Bai ostegunean, bai igande arratsaldean, trafikoa antolatzeko neurriak ezarriko dira hirigune handietatik irtetea eta bertara sartzea errazteko. Trafikoren aurreikuspenen arabera, zubi honetan egingo diren joan-etorrien helmuga nagusienak mendialdeko gune turistikoak, neguko kirolak praktikatzeko, festa-ospakizunak dituzten udalerriak, nagusiki Levanten, gune turistikoak eta bigarren etxebizitzakoak izango dira.
Trafikok Trafikoa Kudeatzeko Zentroetan espezializaturiko 600 funtzionario eta langile tekniko baino gehiago izango dituen operazioa prestatu du, Guardia Zibileko Trafiko Taldeko 9.800 agentez gain, hala nola larrialdietako zerbitzuetako langileak, osasun zein suhiltzaile-zerbitzukoak. Gainera, TZNk 1.332 telebista-kamera, datuak jasotzeko 2.165 gune, mezu aldakorreko 1.937 panel baino gehiago eta 18 helikoptero dauzka, eta horien bitartez datu-zentroek uneoro izango dute errepideen egoeraren eta bertako gertakizunen berri.
Trafikok, errepidean hainbat aholku jarraitzea gomendatzen du:
• Lasai gidatzea eta gutxi gorabehera bi ordutik behin atseden hartzea.
• Abiadura, baldintzei eta errepideari egokitzea.
• Segurtasun-distantzia gordetzea aurreko autoarekin.
• Segurtasun-uhala atzeko aulkietan ere bai. Arreta berezia adin txikikoei.
• Gidatuz gero, ez edatea. Tasa seguru bakarra 0,0 da.
• Arreta jartzea bigarren mailako errepideetako joan-etorri laburrei, arriskutsuenak dira.
• Mendialdera bidaiatuz gero, nahitaezkoa da kateak edo ez labaintzeko beste edozein gailu eramatea.
• Arreta berezia motoei. Bereziki ahulak dira.
• Eraginkortasunez gidatzea eta segurtasun-distantzia gordeta.
2010/03/18
Azken berriak
> Matrikulazioak ehuneko 43,7 hazi dira martxoaren lehen erdian zehar
> TZNk sendagileentzat paper garrantzitsuagoa aurreikusten du bide-segurtasunari dagokionez
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.