Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak asteburu arazotsua aurreikusi du errepideetan, joan-etorrietan igoera handia egongo baita. Trafikoaren gorakada horren arrazoi nagusia asteburuak herri askotan ospatuko diren jaiekin bat egingo duela da.
DGT-k abuztuaren 15eko asteburu honetarako abiarazi duen operatiboa udako kanpaina bereziaren barnean dago eta alkoholemia kontrolei eta ibilbide motzeko bidaiei arreta berezia jarriko die. Operatiboa martxan egongo da igandera arte lurraldearen zatirik handienean eta astelehena arte luzatuko da Andaluzian, Aragoien eta Asturiasen, astelehena jaieguna baita.
Trafikoren arabera, asteburua oso arazotsua izan daiteke. Izan ere, oporrak bukatzen dutenak hondartzara edo kostaldera doazenekin, baita bigarren etxebizitza duten tokietara doazenekin ere elkartuko dira. Orotara 5 milioi joan-etorri aurreikusi ditu Trafikok, gehienak ibilbide motzekoak.
Guardia Zibilaren Trafiko Taldeko 10.000 agente inguru, Landako Guardia Zibilaren laguntzarekin, 600 funtzionario eta mantetze enpresetako 13.000 langile dira DGT-k asteburu honetako joan-etorrien handiatzeari aurre egiteko jarritako dispositiboa.
DGT-ren aholkuak
- Alkohola edatea ez da gidatzearekin bateragarria. Ziurra den tasa bakarra 0,0-koa da. Taldean bidaiatuz gero, gutxienez batek alkoholdun edariak ez edateko konpromisoa har dezala.
- Bigarren mailako errepideetan egindako ibilbide motzetan arreta, arriskutsuenak baitira.
-Festa, gaua eta alkoholaren arteko konbinazioa oso arriskutsua da.
-Segurtasun-uhala baita ere atzeko eserlekuetan.
-Arreta berezia motoei. Bereziki ahulak dira eta istripuak udan izaten dira batez ere.
-Eraginkortasunez gidatu erregaia aurrezteko, abiadura txikietan, martxa luzean eta segurtasun tartea gordez.
2010/08/13
Azken berriak
> Aurrerapauso bat gehiago errepideetako radarren teknologian
> Loaldiaren apnea auto-istripuen % 20-aren erruduna da
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.