Otsailak errepideko biktimak modu nabarmenean murriztu ditu - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Autoak > Albisteak > Gaurkotasuna
Otsailak errepideko biktimak modu nabarmenean murriztu ditu

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak errepideko ezbehar kopuruaren balantzea dakarten datuak jendarteratu ditu estatistikak egiten direnetik errekorra ezarriko lukeen zifrarekin. Trafiko istripuetan hildako 161 pertsonekin eta larritasun maila ezberdineko beste 130ekin, Otsailak, Urtarrilak ezarritako ildo beretik jarraituko luke zeinetan 2007ari dagokionez halaber bolanteko heriotzak modu nabarmenean murriztuko baitziren.

DGT-ren estatistiken arabera, Otsaila 161 heriotzekin amaitu izanak orain arte 2007ko azaroak 172 heriotza biktimekin estatistiketan islatutako errekor historikoa gainditzea suposatuko du. Oraindik errepidean hiltzen diren pertsonak ugariak badira ere, Trafikoko Zuzendaritza Nagusitik azpimarratu nahi da ezbehar kopuruaren murrizte honetan puntuen araberako gidabaimenak, Kode Penalaren erreformak hala nola segurtasun uhalaren inguruan kontzientziatzeko duela gutxiko kanpainak izan duten garrantzia.

Otsaileko datuak aurtengo lehenengo hilabetean zehar erregistratutakoekin metatuko lirateke, horrela, 2008aren lehenengo epe honetan guztira 335 izango lirateke errepideko heriotza biktimak; 2007ko garai berean erregistratutakoarekiko 52 heriotza gutxiago lirateke, hau da, % 17 gutxiago. Datuak 2003ko garai berdinekoekin konparatzen badira, trafiko istripuetako heriotza biktimen zifrak 120 heriotza gutxiago dakartza.

Galiziako Autonomia Erkidegoak Espainiako errepideko ezbehar kopuruari dagokionez jaitsiera nabarmenena jasan du. Galiziak bolanteko heriotzen ehuneko 44,5aren jaitsiera erregistratu du, 2007ko urtarrila eta otsailean zehar jasandako 45 heriotzatik aurtengo 25 biktimara pasa da. Zifra hauekin, Espainia Europar Batasuneko bigarren herrialdea litzateke zeinetan azken hilabeteotan zehar errepideko hildakoen zifra gehien murriztuko bailitzateke.

2008/03/10

Azken berriak

> Volkswagen Scirocco-a itzuli da
> Ginebrako Aretoaren inguruko guztia


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.