Europar Batasunean proposatu zen, 2001. urtean, biktima kopurua erdira jaistea hamar urtean. Espainiak emaitza onak lortu ditu helburu horri dagokionez. Izan ere, milioi bat biztanleko 136 biktima egotetik 58 biktima egotera pasa da. Horrela, ezbehar-kopurua % 53 jaitsi da eta bigarren herrialdea da, Letoniaren ondotik, emaitza onenak izaten.
Letoniak lortu du denbora epe horretan % 54-an jaistea hildakoen kopurua. Ondoren Espainia dago (- % 53), Estonia (- % 50), Portugal (-% 50), Frantzia (-% 48) eta Lituania (-% 48). Daturik okerrenak Maltan eta Errumanian jaso dira % 31 eta % 14 handitu baitira, hurrenez hurren. Biztanleria osoaren gaineko tasetan Erresuma Batuak alde handia ateratzen du, milioi bat biztanleko 38 hildako dituelako. Urrun dauden Alemania eta Maltan (51), Finlandia (53), Irlanda (54) eta Danimarka (55).
Europar Batasuneko gobernuak zehaztu zuen, oro har, ez dela ezarritako helburua lortu, baina “hobekuntza esanguratsuak” egon direla eta hildakoen kopurua % 40 jaitsi dela. Eta nahiz eta istripuetan hildakoen kopurua 113tik (2001) 69 (2009) jaitsi bada, “egunero 100 pertsona hiltzen dira Europako errepideetan”.
Bruselako gobernuak iragarri zuen neurriak hartuko dituela 2020.urtean 27 herrialdeetako hildakoen kopurua jaitsi dadin. Kamioi eta autobusetan larrialdietarako balazta automatikoa txertatzea pentsatu da, baita egonkortasunaren kontrol elektronikoko sistemak, ibilgailu industrial arinentzako eta kamionetentzako nahitaezko abiadura mugatzaileak eta kamioi eta autobusentzako alerta sistema erreitik ateratzen direnean ere. Gainera, Europar Batasuneko funtsak jasoko dira errepideek segurtasun arauak bete ditzaten. Bestalde, istripuak gutxitzen lagunduko duten teknologia berriak sustatzea bilatuko da.
15/08/2010
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.