MSIk Faconautorentzar (Automozioko Kontzesionarioen Elkarteen Federazioa) landutako datuen arabera, automobilen matrikulazioa ehuneko 14 igota bukatu da urtarrila iazko aldi bereko kopuruei dagokienez. Igo egin badira ere, Faconautok esan du salmenta-maila aurreikusitakoa baino apur bat txikiagoa izan dela.
Matrikulaturiko ia 68.000 unitate izan dira joan den urtarrilak utzi duen salmenta-bolumena, ondorioz, ehuneko 14 igo da merkatuan, kopuru positiboa, baina Faconautoren irakurketa kritikoa dakarrena, salmenta-bolumena aurreikusitakoa baino 7.000 unitate gutxiagokoa izan dela adierazi baitu.
Automozioko Kontzesionarioen Elkarteen Federazioak adierazi du aurreikuspenak ez betetzeko arrazoiak, saldutako 7.000 unitate gutxiagorekin, partikularren merkatutik eratorritakoak izan direla gehienbat, urtarrila ehuneko 19 inguruko igoerarekin bukatu baitzen, aurreko hilabeteetan sektore horren salmentak ehuneko 50 ingurukoak ziren bitartean.
Gainera, Faconautok 2000E Planari ere begiratzen dio, salmenta-igurikimenak bete ez izana azaltze aldera. Federazioaren arabera, funtsezkoa da erkidego askok ez dutela oraindik Planean euren parte-hartzea berretsi. Enpresei saldutakoari dagokionez, urtarrileko igoera ehuneko 12 ingurukoa izan da, eta alokairu-enpresetan ehuneko 20 erori dira salmentak
2010/02/02
Azken berriak
> Jaguarrek 75. urteurrena beteko du
> Volkswagen Golf Europako autorik seguruena bihurtu da
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.