Madrilgo Aretoa 950.000 bisita baino gehiagorekin amaitu da - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Autoak > Albisteak > Gaurkotasuna
Madrilgo Aretoa 950.000 bisita baino gehiagorekin amaitu da

Copy Repsol YPF

Madrilgo Automobilaren Nazioarteko Aretoko ateak 2008 edizio honetan Ifema-k erakusketa ospetsua eskaini duen hamar egunetan zehar 950.000 bisitak gainditu dituen balantzea utzita itxi dira. Areto honetan mundu mailako lau nobedade eta maila nazionaleko 60 nobedade bitartean aurkeztu dira, teknologia berrien aldeko apustu irmoa eginez.

Madrilgo Automobilaren Nazioarteko Aretoak bere ateak itxi ditu, etengabeko jarduneko hamar egunen ondoren, zeinetan Espainiako hiriburuak motorraren nahiz automobilaren aldeko profesionalen eta zaleen begirada guztiak erakarri baititu. Ifema-k bere pabiloitan Automobilaren Aretoa hartu du zeinetatik 955.823 bisita pasa baitira; Madrilgo feria-esparrutik pasa diren hauentzat guztietantzat mundu mailako nobedadeez eta jarduerez gozatzeko aukera eskaini da.

Repsol ere eskuragarri izan dugu Madrilgo Automobilaren Aretoan, horrela, etorritakoek Javier Villa pilotuak GP2-an gidatzen duen eserleku bakarrekoa, hala nola Dani Pedrosa eta Nicky Hayden pilotuen motoak ikusi ahal izan dituzte, modu honetan lehiaketa zalearengana hurbilduz. Halaber eta datu garrantzitsu bezala, erakustoki gehienek igorpen urriagoak eta horrenbestez ingurumenarekiko adeitsuagoak diren ibilgailurik eraginkorrenen inguruko telnologia berriekin lotutako guneak eskuragarri jarri dituztela esan behar da.

Espainiako automobil-industria jasaten ari den une txarra, zeinek aurtengo lehenengo bost hilabetetan zehar ehuneko 14,2aren jaitsiera eta joan den maiatzean ehuneko 24,3arena erregistratu baitu, halaber bertaratzean islatu da. Horrenbestez, aurtengo bertaratzea 2006. urtean ospatu zen azkeneko Madrilgo Aretoari dagokionez ehuneko bost urriagoa izan da.

2008/06/03

Azken berriak

> DGT-k maiatzeko istripuen balantzea egin du
> Madrilgo Aretoa: erakusketak eta automobilaren historia


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.