2010eko Chicagoko Auto Show azken xehetasunak atontzen ari da - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Autoak > Albisteak > Gaurkotasuna
2010eko Chicagoko Auto Show azken xehetasunak atontzen ari da

Copy Chicago Auto Show

Ia prest dago dena Chicagoko 102. Automobilaren Erakustokia has dadin, datorren otsailaren 12an irekiko dena hiri estatubatuarreko McCormick Place gunean. Honda bezalako enpresek dagoeneko iragarri dute show amerikarrean erakutsiko duten nobedaderen bat.

Datorren otsailaren 12tik 21era Chicago dotore jarriko da Automobilaren Nazioarteko 102. Erakustokiari harrera egiteko. Tradizioa duen erakustokia, beraz, lehen aldiz 1901ean eginda, eta 2010ekoa Ipar Amerikako automobil-ikuskizunik handiena bezala aurkezten duena.

Erakusketaren agertokia McCormick Place gune ikusgarria izango da, aurtengo Chicagoko Auto Showari 120.700 metro karratu baino gehiago eskainita. Erakusketa iparramerikarrean, 1.000 ibilgailu inguru ezberdin ez ezik, osagarri eta erakusketa ugari ere sartuko dira, txapelketa, antzinako eta bildumetako ibilgailuen ingurukoak.

Asko dira automobilaren munduari dagokionez Ipar Amerikako azoka garrantzitsuenean egongo diren enpresak. Besteak beste, Honda enpresa japoniarra, bere Honda Odyssey modeloaren azken belaunaldia aurkeztuko duena, datorren 2011n merkaturatzea aurreikusita.

2010/02/04

Azken berriak

> Renault Wind: trinkoa, hirikoa eta deskapotablea
> Urtarrila ehuneko 14ko igoerarekin bukatu da auto-salmentari dagokionez


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.