Zalantzarik gabe, biadaiari ekiterakoan topatzen dugun arazorik handienetako bat ekipajea prestatzea eta hau ibilgailuan nola banatu asmatzea izaten da. Zeregin hau oraindik zailagoa gertatzen da biadaia opor garaian edota epe luzerako egoeran egin izaten denean. Beharren arabera eramango denaren antolaketa eta ibilgailuko zamaren banaketa oinarrizko bi atal izango dira.
Ibilgailuko ekipajearen zamak baldintzatuko ditu, autoaren erantzunak zein bere prestazioak, horregatik beti zaindu beharko dugu auto barnean egiten dugun ekipajearen antolaketa, bereziki ibilgailuan zama gehiegi ez ezartzeko. Ekipajea, egin beharreko bidaiak inplikatuko lituzkeen beharren arabera finkatuko dugu beti, eta nola ez, autoan baimentzen den gehieneko masa errespetatuko da; horren berri ibilgailuaren Azterketa Teknikoaren txartelaren atzealdean izango dugu. Autoa zamatu aurretik, erabat beharrezkoa dena eramatea ziurtatuko da, gehienetan ibilgailua gehiegi kargatzeko joera izaten baita. Hori dela-eta, ekipajea prestatzen hasi aurretik nolabaiteko zerrenda egitea gomendatzen da.
Ekipajea prestatu dugunean, bigarren atal garrantzitsua dator, hura ibilgailuan banatzea. Beti komenigarria da zama ibilgailuaren barnean ezartzea, eta zama garraiatzeko elementu laguntzaileak saihesten ahalegintzea. Lehenengo maletategian ezartzen ahaleginduko gara pisu handieneko elementuak, horiek ardatzarekiko ahalik eta hurbilen kokatuz, indar zentrifugoak murrizteko. Zama maletategian ezarri dugunean, inoiz ez da kaltegarria izango ekipajea nolabaiteko sarearekin zein sokarekin lotzea, zama batere mugitu ez dadin.
Halaber beti saihesten ahaleginduko gara auto barnean ekipajea eramatea, bat-batean balaztatzerakoan autotik atera ahal izango bailitzateke. Ibilgailuaren atzealdean inor ez dagoenean, atzeko uhalak lotzea gomendatzen da, maletategiaren pisuak atzealdeko bizkarraldeak bultzatzea eta zama ibilgailuaren barrura sartzea ekiditeko.
Kontuan hartu behar da ibilgailuaren zamak errepidean automobilak izango duen erantzuna baldintzatuko duela. Erabilerraztasuna, abiadura eta kontsumoa faktore batzuek izango dira, autoak bidaian daraman zamaren arabera aldatuko direnak. Errepidean autoak emango duen erantzuna eragingo luketen beste faktoreak ekipaje-tokia, parrillak, kutxak, etab. izango lirateke, horiek guztiek autoaren aerodinamika eragiten baitute. Motelgailuak, pneumatikoak eta balaztak ibilgailua gehiegi zamatzen denean gehien erasaten diren autoaren atalak lirateke.
2008/08/13
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.