Egungo egoera ekonomikoak aldatu egin ditu espainiarren gidatzeko azturak. Hala adierazi du “Gidari espainiarrak krisiaren aurrean 2011” azterketak, Bide-segurtasunerako Espainiako Fundazioak (Fesvial) Pelayo Aseguruak-en babesarekin aurkeztuta.
Txostenaren arabera, eta krisia areagotzearen ondorioz, hamar gidaritik zazpi izututa dago isun bat jasotzeko ideiaren aurrean. Kezka honek nabarmen egin du gora 2009tik; orduan, Fesvialek antzeko lan bat egin zuen, eta galdera bera eginda, gidarien ehuneko 50ek isuna jasotzeko beldurra zutela onartu zuten.
Txostenak, era berean, nabarmendu egiten du isuna jasotzeko izu honetan eragina eduki ahal izan duen beste faktore bat agintariek trafikoko arau-hausteak kontrolatzeko ezarritako neurrien gehikuntza dela.
Ibilgailuen mantentze urriagoa
Egungo egoera ekonomiko zailaren ondorioetariko beste bat da luzatu egiten direla ibilgailuen azterketa aldiak. Hala, ehuneko 33k onartzen du ez duela fabrikatzaileak adierazten duen azterketa epea betetzen, eta ehuneko 32k atzeratu egiten duela gurpilen aldaketa. Era berean, azterketak nabarmentzen du gidarien ehuneko 37k aldatu egin duela ibilgailuaren asegurua merkeago bat eskuratzeko.
Datu positiboa da isunak jasotzeko beldurrak ingurumenarekiko gidatze adeitsuagoa egitera bultzatu dituela gidari asko. Ehuneko 87k zakar ez edo martxa luzeetan eta erreboluzio gutxirekin gidatzea bezalako teknikak erabiltzen ditu. Eta ehuneko 70ek baino gehiagok abiadura murriztu dute, zentzudunago erabiltzen dute aire egokitua edo berogailua eta gurpilen presioa berrikusten dute aurrezteko.
2012/01/17
Azken berriak
> Autoen merkatua elkarren segidako hirugarren urtez jaitsi da
> Hamar istriputik ia zortzi errepide arruntetan gertatzen da.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.