Horrela islatzen dute fabrikatzaile eta saltzaileen elkarteek argitaraturiko datuek, joan den urtarrilean sektorearen balantzea egin ostean. Kopuruen arabera, autoen matrikulazioak ehuneko 23,5 erori dira 2010eko aldi berari dagokionez, sektorean kopuru historikoa izanik.
Europar Batasunean proposatu zen, 2001. urtean, biktima kopurua erdira jaistea hamar urtean. Espainiak emaitza onak lortu ditu helburu horri dagokionez. Izan ere, milioi bat biztanleko 136 biktima egotetik 58 biktima egotera pasa da. Horrela, ezbehar-kopurua % 53 jaitsi da eta bigarren herrialdea da, Letoniaren ondotik, emaitza onenak izaten.