
Negua hotza eta iluna geratu ohi den garaia da. Horregatik automobila askoz gehiago erabiltzen da: bustitzea, hotza pasatzea ala gauez ibiltzea ekiditeko. Hala ere, euria, elurra, izotza, haizea ala lainoa bolanterako etsairik okerrenak izan dira eguraldi txarraren baldintza horietan gidatzen jakiten ez bada. Segurtasun neurri oro urria gertatzen da edonolako eragozpen ekiditeko.
Eguraldi txarra egiten duenean bidaiatu aurretik autoz egin beharreko lekualdatzea benetan beharrezkoa den ala ez pentsatu beharko da eta, ezinbestekoa ez denean, hoberena ez egitea izango da, batez ere egoera horietan gidatzeko ohiturarik ez badugu ala gaua izaten bada. Baina, bidaiari ekitea erabakitzen bada, aurretiaz errepideen egoeraren nahiz aurreikuspen meteorologikoen inguruko ahalik eta informazio gehien jasotzea komeni da.
Bidaiari ekin aurretik, halaber, automobila berrikusi behar da: pneumatikoen egoera eta presioa egiaztatzea, ibilgailuak erabiltzen dituen likidoak kontrolatzea (balaztak, motorra…) eta errendimendurik ez galtzeko izoztearen aurkakoak eranstea...Horrez gainera, ibilgailuan behar den guztia eramaten dela ziurtatu beharko da: txaleko islatzailea eta seinaleztapenerako triangeluak automobiletik jaitsi behar izanez gero, eta batez ere, kateak.
Ustekaberen bat gertatzen bada ere hotzerako arroparekin eta dagokion kargatzailea dakarren telefono mugikorrarekin bidaiatzea gomendatzen da. Bidaiari ekin aurretik halaber ezinbestekoa litzateke depositua betetzea: erregaiaren pisuak automobilari baldintza zailetan egonkortasun handiagoa ematen dio eta berogailuaren erabilera ere bermatzen du.
Jadanik errepidean gaudenean eguraldia txarrarekin garrantzitsuena ikustea eta ikusiak izatea izango da, horregatik argi laburrak piztuta bidaiatu beharko da. Lainoarekin gidatzerakoan argi luzeak ez dira inoiz erabiliko (esekitako tantekiko islak ikuspena are zailagoa egiten baitu), aldiz aurreko lainoaren aurkako argiak erabiliko dira eta, lainoa oso lodia bada, atzekoak ere bai.

Halaber, abiadura murriztu eta bolantearen erabilera arindu behar dira, baita aurreko automobilarekiko ohiko segurtasun tartea areagotu ere, labaindura ala bat-bateko balaztatzearengatik egoera larriren batean gaudenean tarte gehiagorekin kontatu ahal izateko. Hain zuzen, balaztatzerakoan kontu handiena izango dugu. Ibilgailuaren abiadura murriztu arazteko motorra ahalik eta gehien erabiliko da eta balaztaren pedala poliki ukituko da.
Kateen inguruan, bidaiari ekin aurretik behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzeko hauek probatzea beharrezkoa izango da. Ondoren, bere erabilera beharrezkoa bada, gurpil eragiletan jarriko dira eta elurra desagertu bezain azkar kendu egingo dira.
Eguraldi txarrarekin gidatzen denean maniobrak burutzerakoan kontu handia izango dugu, bereziki aurreratzerakoan. Honi ekin aurretik behar adina tarterekin kontatzen dugula ziurtatzeaz gainera beste ibilgailuarekiko ohiko tartea areagotuko dugu.
Kontuan izan beharreko beste alderdietako bat lurpeko pasaguneak lirateke. Hauek zeharkatzerakoan arreta handia izango dugu eta ekaitzaren itzulerak gainditu ez gaitzan bolantea irmotasunez eutsiko dugu. Bestalde, izotzak tunelen barnean arrisku egoerak ekarri ahal ditu, zeren eguzkia iristen ez den tokitan errazago azaltzen eta mantentzen da; ondorioz, arretak areagotu beharko dira.
Asfaltoko gehiegizko urak arrisku egoerak dakartza, esaterako Aquaplaning bezala ezagutzen dena. Egoera horietan pneumatikoak ez du behar adina ur kopuru askatuko eta asfaltoarekin kontaktua galduko du. Zer egin behar da: bat-bateko balaztatzeak eta azeleratzeak ekidinez, azeleragailuaren pedala poliki askatu eta direkzioa irmotasunez mantendu.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.