Norberaren datuak babestea
VII.- Norberaren datuak babestea

VII.1.- Pribatutasun politika.
REPSOL YPF-k, harenTaldekoak diren sozietateek, edo hari lotutakoek Erabiltzaileen datuak eta informazioa biltzen dituzte Atariko zenbait inprimakitan; informazio hori bildu egiten da edo erabiltzaileei begira baliatu. Erabiltzaileek emandako datuak sozietate bakoitzak (aurrerantzean Fitxategiaren Arduraduna) duen fitxategi automatizatu batean sartuko dira. Norberaren datuak jasotzen dituen inprimaki bakoitzean, Fitxategiaren Arduradunak ondoko informazioa emango die Erabiltzaileei: tratamendua, helburua, datuak nola erabiliko diren, erantzunak beharrezkoak edo hautazkoak diren, datuok eman nahi ez izatearen ondorioak, eta oro har, norberaren datuak babesteko ezarri diren legeek eskatzen dituzten aipamen guztiak, Erabiltzaileak berariaz onartu beharko dituenak. Fitxategiaren Arduradunak Erabiltzaileen datuak Araudi aplikagarriak ezarritakoaren arabera tratatzeko konpromisoa du, eta bereziki:- erabiltzailearen datuak isilpean erabiltzekoa, Atarian nabigatzearen ondorioz haietarako sarbidea baldin badauka. Hala ere, Fitxategiaren Arduradunak Erabiltzailearen datuak eta beste edozein informazio ezagutarazi ahal izango ditu agintari publikoek hala eskatzen badiote xedapen aplikagarriei jarraiki, hau da, datuak aldatu, galdu edo haiek baimenik gabe tratatu edo baliatzea saihesteko beharrekoz¡ segurtasun neurri guztiak, teknikoak zein antolamenduzkoak, hartzea. Guztiarekin ere, Interneteko egungo segurtasun-egoera ikusita, Fitxategiaren Arduradunak ezin du bermatu beste pertsona batzuek Erabiltzaileen datuak legez kontra erabiliko ez dituztenik. Horrenbestez, beste pertsona batzuek erabiltzaileen informazioa eraldatu, galdu, tratatu, baimenik gabe eskuratu edo legez kontra erabili ondoren sortutako kalteak, edozein izanda ere, ez ditu ez REPSOL YPF-k ez Fitxategiaren Arduradunak bere gain hartuko. Erabiltzaileak Fitxategiaren Arduradunari emandako datuak behar den bezala eguneratzeko konpromisoa du. Emandako datuak egiazkoak, zehatzak, indarrekoak edo benetakoak ez izateagatik REPSOL YPF-k, bere Taldekoak diren sozietateek edo hari lotutakoek, baita beste pertsona edo entitate batzuek ere, izan ditzaketen kalteak Erabiltzaileak berak hartuko ditu bere gain.
VII.2.- Atariko Erabiltzaileak erregistratzea. Atarian eskaintzen diren zenbait zerbitzu eta aplikazio kontratatu, eskuratu eta erabiltzeko Erabiltzailea aurrez erregistratu behar da Erregistro Orokorraren inprimakia erabilita. Erabiltzaileek inprimakian agertzen dituzten datuak fitxategi automatizatu batean sartuko dira; fitxategia Repsol YPF SArena da (sozietate honen egoitza: Castellana Pasealekua 278, 28046, Madril, Espainia), eta 15/1999 Legeak (abenduaren 13koa), norberaren datuak babestearen gainekoak, eta garatzen ari den araudiak agintzen dute. Erregistratzeko Erabiltzaileak aukeratu dituen izena eta pasahitza pertsonalak eta besterenezinak dira. Erabiltzaileak bere erabiltzaile-izena eta pasahitza arretaz zaintzeko konpromisoa izango du, eta behar diren neurriak hartuko ditu haiek lapurtu, galdu, beste pertsona batzuen artean zabaldu eta baimenik gabe erabil ez daitezen. Era berean, Erabiltzaileak bere erabiltzaile-izena eta pasahitza egoki eta arretaz erabili beharko ditu, eta legez kontrako erabiltzen badira, edo Baldintza Orokor hauetaz edo bestelako Baldintza Partikularrez kanpoko erabilera ematen bazaie, hura izango da erantzulea.

VIII.- Cookie teknologia erabiltzea;

Deskribapena: cookieak Web-zerbitzariek erabiltzen duten tresna dira bisitariei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko. Testu-fitxategi bat da zenbait zerbitzarik gure nabigatzaileari gure disko gogorrean idazteko eskatzen diotena; bertan, informazioa dago beren orrietan egin dugunari buruz. Iraungitze-data dute, saio bakar baten iraupena edo zehaztutako beste edozein data izan daitekeena eta handik aurrera ez dira eraginkorrak. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu Informazioaren Tratamendua eta Kodifikazio Sailaren Webgunea, Espainiako Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiaren menpekoa. Repsol YPF-k Atarian erabilitako cookieak: Repsol YPF-k cookieak erabiltzen ditu bere Atarian nabigazioa errazteko eta Erabiltzaileei eskaintzen zaizkien zerbitzuen eraginkortasuna eta pertsonalizazioa hobetzeko. Repsol.com-en erabiltzen diren cookieak Erabiltzaile anonimo bati eta bere ordenagailuari dagozkio bakarrik, ez dute erreferentziarik ematen Erabiltzailearen izena eta abizenak jakinarazteko eta ezin dituzte haren disko gogorreko datuak irakurri ezta birusak sarrarazi ere haren testuetan; Orobat, repsol.com-ek ezin ditu irakurri Erabiltzailearen disko gogorrean ezarritako cookieak beste zerbitzari batzuetatik. Repsol.com-en erabiltzen diren cookieak bi motatakoak dira: Saioko cookieak eta cookie iraunkorrak: Saioko Cookieak: ez dira erabiltzailearen ordenagailuan biltzen; saioa bukatutakoan desagertu egiten dira. Multzo horren barruan ondokoak daude:

  • On-line zerbitzuak Repsol YPF-ren bezeroentzat
  • Promozioak eta lehiaketak erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik
  • Repsol Gida Interaktiboaren mapa-pantailak
  • Mapen grabazioa, oharrak eta fitxategi erantsiak Repsol Gida Interaktiboan
  • Motor-agenda «Motorra eta Lehiaketa» atalean
  • Posta-helbidea doan
  • Mezuak foroetan publikatzea
  • Norberaren argazkiak deskargatzea
  • Buletinak eta SMS alertak harpidetzea
  • repsol.com-en dendan produktuak erostea                         


Cookie Iraunkorrak: Iraungitze-data luzarokoa dute. Saioa bukatutakoan Erabiltzailearen ordenagailuan gordetzen dira. Repsol.com-en erabiltzen diren cookie iraunkorrek hainbat helburu dituzte:
  • Erabiltzailearen lehentasunak: Herrialde edo hizkuntza batekiko erabiltzaileak dituen lehentasunei buruzko informazioa biltzen dute, edukiak haien profilari egokituta erakusteko.
  • Informazio/ Publizitate mezuak: Mezu jakin bat (Atariko berriak, oro har) Erabiltzaile batek zenbat aldiz jasotzen duen erregistratzen dute.
  • Atarian sartzeari buruzko azterketa: Identifikatzaile bat (32 karaktere dituen kate bat) sortzen dute Erabiltzaile anonimo bakoitzarentzat eta bere ordenagailuarentzat. Atarira jotzen duen gehienetan Erabiltzailea bere burua identifikatu beharreko gune seguru batean sartzen ez denez eta bere IP helbidea, konektatzeko erabiltzen duena, partekatua izan daitekeenez, ez dago erabiltzailea modu anonimoan identifikatzerik cookie mota hauek erabili gabe.                         

Repsol YPF-k bitartekari baten zerbitzuak erabiltzen ditu, cookie teknologia barne, duen Erabiltzaileen kopurua neurtzeko. Ondoko helbidean informazio zehatzagoa dago Repsol YPF-k bere webguneari buruzko informazioa bildu eta erabiltzeko hirugarren baten zerbitzuak nola baliatzen dituen jakiteko:http://www.netratings.com/privacy.jsp?section=leg_scs&region=sp.

Erabiltzailea aske da erabakitzeko repsol.com-en erabiltzen diren cookieak bere disko gogorrean ezarriko diren ala ez. Hala, Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake cookie guztiak onartu edo errefusatzeko, edo cookie bat heldu dela pantailan ikusteko eta disko gogorrean ezarriko duen ala ez une horretan erabakitzeko. Egun daukazun konfigurazioa aldatu nahi izanez gero, zure nabigatzailearen laguntza-atala kontsultatzea gomendatzen dizugu. Erabiltzaileak, nahiz eta bere nabigatzailea cookie guztiak edo repsol.com-ekoak errefusatzeko konfiguratu, Atarian nabigatu ahal izango du baina baldintza batekin; cookieren bat ezartzea behar duten Atariaren zerbitzuak ezin izango ditu baliatu, bereziki Saioko Cookien atalean adierazitako zerbitzuak. Nolanahi ere, Erabiltzaileak bere disko gogorrean ezarri dituen repsol.com-en cookieak kendu ahal izango ditu edozein unetan, bere nabigatzailearen laguntza-atalean dagoen prozedura jarraituta.