Informazio orokorra

Informazioko gizarte zerbitzu eta merkataritza elektronikoari buruz, uztailaren 11n finkatutako 34/2002 Legea betetzeko, web gune honen informazio orokorreko datuak zehaztuko ditugu jarraian:

  • Titularra: Repsol YPF S.A.
  • Helbidea: Paseo de la Castellana pasealekua 278-280, 28046 Madril
  • Harremanetarakosacportal@repsol.com  o  901 101 520
  • Erregistroko datuak: Madrilgo Merkataritza-Erregistroa, M-65289 zenbakiko orria, 175. orrialdea, 3893. liburukia, 0 liburua, 8.atala, 63. inskripzioa.
  • CIF:  A-78/374725                        

I. Erabiltzaileak;

 Ataria erabiltzen duenak, edo bertan sartzen denak, erabiltzaileen baldintzak bete behar ditu; beraz, hasieratik onartu behar ditu inongo salbuespenik gabe bertako Baldintza Orokorrak. Atariko zenbait zerbitzurekin eta edukirekin lotutako Baldintza Bereziak ere bete beharko ditu, Baldintza Orokorrak osatzeko, aldatzeko edo ordezkatzeko balio dutenak.

II. Web orrialdearen erabilpena, zerbitzuak eta edukiak;

Web orrialdea eta hemengo zerbitzu eta edukiak erabiltzen dituztenek, indarrean dagoen legea errespetatu behar dute, hau da, fede ona izan behar dute, onartutako erabilpena errespetatu beharko dute eta baita ordena publikoa ere. Horrez gain, debekatua dago Web orrialde hau REPSOL YPF-ri edo honekin zerikusia duen beste edozeini kalte egiteko helburuarekin erabiltzea, edota legez kanpoko helbururen batekin erabiltzea; eta baita modu batean edo bestean Web orrialdeari kaltea eragin diezaioketen ekintzak edo bere funtzionamendu normala eragozten duten ekintzak ere.

Edukiei dagokienez (informazioa, testuak, irudiak, soinu/irudi fitxategiak, argazkiak, diseinuak, ea.), debekatuta dago:

  • Erreproduzitzea, banatzea edo aldatzea, salbu legezko titularrek baimena eman baldin badute edo legalki posible baldin bada.
  • REPSOL YPF-ren edo eduki hauen legezko titularren edozein eskubide urratzea.
  • Saltzeko edo publizitatea egiteko helburuarekin erabiltzea, hertsiki onartutakoak ez direnean.
  • Erabiltzaileak Web orrialde honen edukiak lortzeko eskuragarri dituen bideak (sarean erabiltzen direnak normalean, eta REPSOL YPF-ren Web orrialdeari kalterik eragiten ez diotenak) ez diren beste batzuk erabiltzen saiatzea.                        

III. Laguntzaileak
  •   Kartografia: © Tele Atlas N.V.
               Austria   "© BEV, GZ 1368/2003."
               Danimarka  "© DAV"
               Frantzia:  "© IGN France"
               Bretainia Handia:  "Produktu honek kartografia zerbitzuko lizentziadun mapetako datuak ditu
                                      La corona-ren copyright edota 20nn datu-baseko eskubideak. Lizentzia zenbakia                                   100026920
               Italia   "© Geonext/DeAgostini"
               Ipar-Irlanda:   "© Ordnance Survey of Northern Ireland"
               Norvegia:  "© Norwegian Mapping Auth., Public Roads Adm." © Mapsolutions
               Suitza   "© Swisstopo"
               Herbehereak  "© dienst voor het kadaster en de openbare registers, Apeldoorn 2004                        

IV. Erabiltzailearen erantzukizuna kalte-galerak baldin badaude;

Webaren erabilpenaren erantzule erabiltzailea baino ez da izango. Erantzukizun honekin erabiliko du erabiltzaileak edo beste norbaitek, Web orrialdera edo bere zerbitzuren batera sarbidea izateko egokitu zaion pasahitzarekin edo antzeko zerbaitekin.

Aurrekoaz gain, REPSOL YPF-k, beretzat gordetzen du edozein momentutan eta lehenago ohartarazteko beharrik izan gabe baldintza orokorrak betetzen ez dituztenei edo ezarritako baldintza bereziren bat betetzen ez dutenei Weberako sarbidea ukatzeko eskubidea.

V.- Alde bakarreko aldaketa;

REPSOL YPF-k, bere kabuz eta lehenago ohartarazi gabe aldatu ahal izango du Web orrialdeko egitura eta diseinua, beharrezkoa ikusten duen bakoitzean, eta baita bertako zerbitzuak, edukiak eta sarbideko baldintzak aldatu edo kendu ere.

Aurrekoarekin lotuta eta Doako Globalum posta-zerbitzuari dagokionez, REPSOL YPF-k beretzat gordetzen du edozein momentutan repsol.com ataritik kentzeko eskubidea, erabiltzaileei 30 egun lehenago ohartaraziz.

VI. Hiperloturak;

VI.I.

 Pertsona edo erakunde batek hiperlotura bat REPSOL YPF atariko edozein orrialdetik egin beharrean interneteko beste web orrialde batetik egin nahi baldin badu edo egiten baldin badu, honako baldintza hauek bete beharko ditu:

  • Ez dago onartuta REPSOL atariko zerbitzu eta edukiak (osorik zein zatika) erreproduzitzea.
  • Ez dira jarriko deep-linkak, IMG loturak edo irudi loturak ere ez, ezta frameak ere REPSOL YPF atariko orrialdeetan, ez badu REPSOL YPF-k espreski onartu.
  • Ez dago onartuta REPSOL YPF atariari buruz edo bere zerbitzu zein edukiei buruz gezurrezko adierazpenak edo adierazpen okerrak egitea.
  • "Hiperlotura" osatzen duten zeinuak kenduta, web orrialdean ez da markarik, izen komertzialik, dendako errotulurik, izendapenik, logotiporik, lelorik edo REPSOL YPF-ri dagokion beste zeinu bereizgarririk agertuko, ez badu berak espreski onartu.
  • "Hiperloturak", berez, ez du esan nahi REPSOL YPF-ren web orrialdeko edo atariko titularraren artean harremanik egon behar denik, ezta REPSOL YPF-k atari honetan eskainitako zerbitzu eta edukien berri duenik edota onartzen dituenik ere.
  • REPSOL YPF ez da "hiperlotura" egiten den web orrialdean edo atarian jendaurrean jarritako eduki edo zerbitzuen erantzule izango, ezta bertan emandako informazio edo adierazpenen erantzule ere.
  • REPSOL YPF atarirako edozein "hiperlotura", bertako atal bakoitzeko orrialde nagusira (edo nagusietara) egingo da.                        

VI.II. 

REPSOL YPF-ko atariak erabiltzaileentzat eskuragarri jartzen ditu beste batzuek kudeatutako eta zuzendutako loturak eta web guneak. Lotura hauen helburua erabiltzaileei Interneteko informazioa, edukiak eta zerbitzuak bilatzeko erraztasunak ematea da. Ez da inoiz ere hauek bisitatzeko iradokizuna, gomendioa edo gonbitea bezala hartu behar. REPSOL YPF-k ez ditu web orrialde hauetan eskuragarri dauden edukiak, informazioa eta adierazpenak merkaturatzen ezta aldez aurretik zuzentzen ere, eta ez ditu berezkotzat hartzen.

REPSOL YPF inolaz ere ez da berak kudeatutako eta bere bidezko sarbidea duten web orrialdeetan eskainitako eduki, informazio, komunikazio, iritzi, adierazpen, produktu eta zerbitzuetara jotzeko sarbidearekin, mantenimenduarekin, erabilpenarekin, kalitatearekin, zilegitasunarekin, fidagarritasunarekin eta erabilgarritasunarekin zerikusia daukan edozein motako kalte-galeren erantzule, ez zeharka ezta modu ordezkatzailean ere.

VII. Norberaren datu-babesa;

VII.1.- REPSOL YPF-ren edo REPSOL YPF Taldearen erakundeek (edo honekin lotutakoek), erabiltzaileen datu pertsonalak eta informazioa bildu dute hainbat formulariotan behar dituztenean erabili ahal izateko. Erabiltzaileak emandako datuak, dagokion erakundeko fitxategi automatikoan sartzen dira (hemendik aurrera "Fitxategiaren Arduraduna"). Norberaren datu-pertsonalak ikusteko formularioetara jotzen dutenean, Fitxategiko Arduradunak datu hauen tratamenduaren, helburuaren eta erabilpenaren berri emango dio zehaztasun osoz Erabiltzaileari; hainbat erantzun derrigorrezkoak edo hautazkoak diren zehaztuko dio, ematen ez baditu zein ondorio dituen, eta orohar, norberaren datuak babesteko legediaren berri emango dio, eta hauek, edozein kasutan espresuki onartu behar ditu Erabiltzaileak. Fitxategiaren Arduradunak Erabiltzaileen datu pertsonalak indarrean dagoen araudiaren arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen du, bereziki:- Atarian nabigatzerakoan lortutako erabiltzaileen datu pertsonalak konfidentziltasunez erabiltzeko konpromisoa. Hala ere, Fitxategiaren Arduradunak Erabiltzailearen datu pertsonalen edo honi buruzko beste edozein informazioren berri eman dezake agintaritza publikoak hala eskatzen dionean, beti ere xedapen aplikagarrien arabera.- Teknikari eta antolakuntzari dagokienez, segurtasun neurriak hartzeko konpromisoa, datuak galdu edo aldatu ez daitezen eta baimenik ez duten pertsonek sarbiderik ez izateko. Horrekin lotuta, gaur egun Interneten dauden segurtasun neurriak ikusita, Fitxategiaren Arduradunak ezin du bermatu beste norbaitek Erabiltzaileei buruzko informazioa legez kontra erabiltzea. Beraz, ez REPSOL YPF ezta Fitxategiaren Arduraduna ere ez da kalte-galeren erantzule, beste norbaitek informazioa aldaketzeagatik, galtzeagatik, emandako tratamenduagatik, baimenik gabeko sarbidea egiteagatik edo legez kontra erabiltzeagatik sortutako edozein motako kaltea izanda ere. Erabiltzaileak Fitxategiko Arduradunari emandako datuak behar bezala eguneratuta izateko konpromisoa du. Erabiltzailea izango da REPSOL YPF, honi dagozkion erakundeak edo REPSOL YPF Taldeari lotutako erakundeek edo beste batzuek jasandako kalte-galeren erantzule, emandako datuak egiazkoak edo zuzenak ez direnean edo eguneratu gabe daudenean.
VII.2.- Erabiltzaileek Atarian izena ematea, Kontratazioa, eta Atarian eskainitako zerbitzu eta aplikazioetara sartzeko eta hau erabiltzeko, aldez aurretik Erregistro Nagusian eman beharko du izena. Erabiltzaileek formulario honetan emandako datuak fitxategi automatiko batean sartuko dira (REPSOL YPF, S.A.rena). Erakunde honen egoitza Paseo de la Castellana pasalekua 278. zenbakia, 28046 Madril, Espainia da, eta abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren araberakoa da, norberaren datuak babesteko eta erabiltzeko araudiaren araberakoa. Erabiltzaileak izena ematerakoan aukeratzen duen Izena eta Pasahitza pertsonal eta besterenezinak dira. Hala, erabiltzaileak bere Erabiltzaile Izena eta Pasahitza era arduratsuan babesteko konpromisoa du, eta hauek ez galtzeko, ez kentzeko, ez zabaltzeko edo baimenik gabe ez erabiltzeko beharrezko neurriak hartu beharko ditu. Horrez gain, Erabiltzaileak bere Izena eta Pasahitza era egoki eta arduratsuan erabiltzeko konpromisoa du, bera baita hauek legez kontra edo Baldintza Orokorren kontra edota kasu bakoitzean ezarritako Baldintza Berezien kontra erabiltzearen erantzule bakarra.

VIII.- "Cookie" teknologiaren erabilpena;

Deskribapena: Cookiak Web zerbitzariek haien bisitariei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko erabiltzen duten tresna bat da. Testu fitxategi bat baino ez da, zerbitzari batzuek gure nabigatzaileari bere orrialdeetan egin dugunari buruzko informazioa disko gogorrean idazteko eskatzen diona. Iraungitze-data dute, saioa egin denetik zehaztutako data batera bitartekoa izan daitekeena; data hau igarotakoan ez dira eragileak. Informazio gehiago nahi izanez gero, Espainiako Zientzia Ikerketen Aholkularitza Nagusiko Informazioa Tratatzeko eta Kodifikatzeko Departamentura jo. REPSOL YPF Atarian erabiltzen diren cookiak: REPSOL YPF-k bere Atarian zehar nabigatzeko erraztasunak emateko erabiltzen ditu cookiak, eta baita Erabiltzaileei eskainitako zerbitzuak pertsonalizatzeko eta eraginkorrago izateko ere. repsol.com-en erabilitako cookiak soilik Erabiltzaile ezezagunarekin eta bere ordenagailuarekin daude harremanetan, ez dute inongo erreferentziarik ematen Erabiltzailearen izena eta abizena asmatu ahal izateko, eta ezin dituzte disko gogorreko datuak irakurri ezta testuetan birusak sartu ere. Horrez gain, repsol.com-ek ezin ditu disko gogorrean sartutako cookiak beste zerbitzari batzuetatik irakurri. repsol.com-en erabilitako cookiak bi motatakoak dira: Saioko cookiak eta cookie iraunkorrak: Saioko cookiak: Ez dira Erabiltzailearen makinan gordetzen; saioa amaitu orduko desagertzen dira. Mota hauetakoen barruan honako hauek daude:

  • Repsol-eko bezeroentzako online zerbitzuak
  • Izena eman dutenentzako promozio eta lehiaketetarako sarbidea
  • Campsa Gida Interaktiboaren mapadun pantailak
  • Campsa Gida Interaktiboko mapa grabatauk, oharrak eta erantsitako fitxategiak
  • Motorra eta Lehiaketa ataleko motor-agenda
  • Doako posta-helbidea
  • Mezuak foroetan zabaltzea
  • Norberaren argazkiak deskargatzea
  • Buletin eta SMS alertan izena ematea
  • repsol.com-en dendan produktuak erostea                        
Cookie Iraunkorrak: Iraupen luzeko iraungitze-data dute. Erabiltzailearen ordenagailuan gordetzen dira saioa amaitutakoan. Helburu ezberdinak dituzte repsol.com-en erabiltzen diren Cookie Iraunkorrek:
  • Erabiltzailearen lehentasunak: erabiltzailearen herrialdeari edo hizkuntzari buruzko lehentasunak gordetzen dituzte, edukiak bakoitzaren profilaren arabera erakusteko.
  • Informatzeko/publizitatea egiteko mezuak: Erabiltzaileari mezu bat (normalean Atariko berriei buruzkoa) zenbat bider bidali zaion erakusten dute.
  • Atarira jotzeko azterketa: erabiltzaile ezezagun bakoitzeko eta bere ordenagailurako identifikadore bat (32 karaktereko katea) sortzen dute. Erabiltzaileak atarira egiten dituen bisita gehienetan ez doa identifikazioa eskatzen dioten leku seguruetara, eta konektatzen den lekuetako IP helbidea konpartitua izan daiteke; cookie mota hauek erabili gabe ezinezkoa da erabiltzailearen identifikazioa ezezaguna izatea.                        

Repsol-ek beste batzuen zerbitzuak erabiltzen ditu entzulegoa neurtzeko, eta cooki teknologiarako ere. Honako helbide honetan  http://www.netratings.com/privacy.jsp?section=leg_scs&region=sp informazio zehatzagoa lor dezakezu Repsol-ek bere web guneari buruzko informazioa biltzeko eta erabiltzeko zein beste zerbitzuetara jotzen duen ikusteko.

Erabiltzailearen erabakia da repsol.com-en erabiltzen diren cookiak bere disko gogorrean sartzea ala ez. Hala, erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratu dezake besterik adierazi ezean cookie guztiak onartzeko edo ez onartzeko, edota cookiak hartzerakoan pantailan agertzeko konfiguratzea momentu horretan bertan erabakitzeko disko gogorrean sartu ala ez. Horretarako zure nabigatzaileko laguntza atala begiratzea gomendatzen dizugu, orain erabiltzen duzun konfigurazioa aldatzen jakiteko. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzen badu cookierik ez onartzeko, edo espresuki repsol.com-eko cookierik ez onartzeko, Atarian zehar nabigatzen jarraitu dezake, soilik izango du eragozpen bat: ezin izango du cookieren bat ezartzea eskatzen duen funtzionaltasunaz gozatu, zehatzago, Saioko Cookietan adierazitako funtzionaltasunaz. Edozein kasutan, Erabiltzaileak disko gogorrean ezarritako repsol.com-eko cookiak nahi duenean kentzeko aukera du, zure nabigatzailearen laguntza atalean finkatutako prozedura jarraituz.  

IX.- Bermeak eta erantzukizunak kentzea;

REPSOL YPF-k ez du kalte-galerei dagokienez inongo bermerik ematen ezta erantzukizunik hartzen ere, hauek honako arrazoi hauengatik sortutakoak baldin badira:

  • Web-a edo bere zerbitzu edo edukiak erabilgarri egon ez direnean, mantenimendu falta izan dutenean eta funtzionamendu ez-eraginkorra izan dutenean.
  • Web-ak edo bere zerbitzu eta edukiek baliagarritasun, egokitze eta baliotasun falta izan dutenean, erabiltzaileen beharrak, ekintzak edo emaitza edo itxaropen jakin batzuei begira.
  • Edukietan birusak edo programa kaltegarriak egon direnean.
  • Erabiltzaileek edukiak hartzeagatik, lortzeagatik, biltzeagatik, zabaltzeagatik edo bidaltzeagatik.
  • Web-a eta bere zerbitzu eta edukiak legez kontra, iruzurrez eta era arduragabean erabiltzeagatik, eta oro har Baldintza Nagusiekin, fede onarekin, orokorrean onartutako erabilpenarekin edo ordena publikoarekin bat ez datorren moduan erabiltzerakoan.
  • Beste batzuek web orrialdeko erabiltzaileen eskura jarritako zerbitzuek legeari, kalitateari eta erabilgarritasunari uko egin diotenean.
  • Beste batzuek Web-aren bitartez erabiltzaileei eskainitako zerbitzuetan betebehar eta konpromisoak bete ez dituztenean.
  • Erabiltzaileek repsol.com atariko foro, chat eta iritzi mezuetan jarritako iritziak.                        

X.- Iraupena;

Web zerbitzuaren iraupena zehaztugabea da.

Aurrekoa alde batera utzi gabe, REPSOL YPF-k beretzat gordetzen du Web-a edo bere zerbitzuak nahi duenean eten, kendu edo amaitzeko eskubidea, laugarren baldintzan jasotzen denaren arabera.

XI.- Jabetza intelektuala;

Jabetza intelektualaren eskubideak babesteko, erabiltzaileren batek edo beste norbailtek Web-ean eduki jakin sartzean bere legezko eskubideak urratu direla uste baldin badu, REPSOL YPF-ri jakinaraziko dio honako hau zehaztuz:

  • Norberaren datuak, bere eskubideak urratuak izan direla uste duenarenak. Interesatuaren ordez beste norbaitek egiten baldin badu erreklamazioa, zein ordezkaritzarekin jokatzen ari den adierazi beharko du.
  • Jabetza intelektualaren eskubideek babestutako edukiak adierazi, eta baita Web-eko zein tokitan dauden ere.
  • Aipatutako jabetza intelektualaren eskubideen akreditazioa.
  • Jakinarazpenean emandako informazioa egiazkoa dela eta horren erantzule egiten dela ikusteko aitorpena.                        

REPSOL, Solred, Solred Telemat, Boxes, Sprint Red, Visa Repsol, Travel Club, Repsol Gas, Campsa, Petronor, Repsol, Repsol Butano, Butano, Gasauto markak eta REPSOL YPF-ren gainerako markak edo bere taldeko beste enpresei dagozkien marka grafiko guztiak marka erregistratuak dira eta debekatuta dago hauen titularren baimenik gabe erreproduzitzea.

Beste batzuek ekartzen badituzte eduki batzuk, hauek izango dira eduki horien jabetza intelektualaren edo industrialaren legezkotasunaren erantzule.

XII.- Ailegaerraztasuna

repsol.com-ek pertsona guztiek web gune honetan sartzeko aukera izatea nahi du, bakoitzaren minusbaliotasun, egoera edo ekipamendu teknologikoa gorabehera. Eta horretarako, hainbat neurri hartu ditu:

  • Gunea programatu Hojas de Estilo en Cascada, Nivel 2, del W3C-eko gomendioak jarraituz
  • Pantailako osagaiak ordena logikoan aurkeztu
  • Irudietan atzera-aurrerako testuak                  

XIII.- Lege eta jurisdikzio aplikagarriak;

Hemengo Baldintza Nagusiak Espanian indarrean dagoen legearen araberakoak dira.

REPSOL YPF-k eta erabiltzaileek, dagokien beste edozein eskumeni espresuki uko eginez, bere bizilekuko Jurisdikzioaren eta Auzitegiaren esku jarriko dira Web zerbitzuak eta bere edukiek eragindako arazoetarako edo erabil ditzaketen akzio legaletarako, baita hemen adierazitakoa interpretatzeko, aplikatzeko, betetzeko edo ez betetzeko ere. Erabiltzaileak Espainiatik kanpo baldin badauka etxebizitza, REPSOL eta erabiltzailea, dagokien beste edozein eskumeni espresuki uko eginez, Madrileko Jurisdikzioaren eta Auzitegien esku jarriko dira.