Kontsumo baxuko bonbillak - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Energia aurreztea

Aurrezteko aholkua
K6 butano-bonbonak etxean energia nola aurreztu ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Harpidetu

Buletina
Astero Etxea saila zure e-mailean.
RSS RSS alertak
Irakurri inork baino lehen Etxea saileko erreportajeak.

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Energía en Casa > Klima eta erosotasuna
Kontsumo baxuko bonbillak
Kontsumo baxuko bonbillak

Kontsumo baxuko bonbillakLanpara fluoreszente konpaktuak ezin hobeak dira energia aurrezteko, batik bat kontuan hartuta etxeko kontsumo elektrikoaren %20 argiztapen gastu energetikoak eragiten duela.

Argi natural nahikoa ez duten etxe batzuetan gastu hori argiaren ordainagiriaren erdia izatera irits daiteke. Bonbilla trinkoak edo kontsumo txikikoak garestiagoak dira, baina zortzi aldiz gehiago irauten dute eta argi kantitate bera ematen dute, goritasun-bonbillek behar duten elektrizitatearen % 20 eta % 80 artean kontsumituz. IDAE institutuaren (Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua) arabera, ohiko bonbilla baten ordez kontsumo txikiko bonbilla bat jartzen badugu, 60 euro baino gehiago aurreztuko ditugu bonbilla horren balio-bizitza amaitzen denean.

Hala, bonbilla trinko horietako bat bakarrik bere guztizko erabilera-aldian zehar 140 petrolio litro edo 140 kg ikatz inguru ekonomizatzeko gai da. Zentral elektrikoek erregai fosil horien errekuntza aurrezten dute, hortaz, CO2 emisioak murrizten dira.

Lanpara motak
Merkatuan hiru bonbilla mota aurki daitezke arazorik gabe. Klasikoenak, Edisonek asmatu zituenak, goritasun-bonbillak dira. Argia eskaini diote gizadiari duela mende bat baino gehiagotik egundaino. Dena dela, argia emateko printzipio bera betetzen jarraitzen dute: tungstenozko harizpi bat gori jartzean argitasuna sortzen da, korrontea harizpitik igarotzen denean, hain zuzen. 

Egia da denbora pasa ahala beren akabera eta formak dibertsifikatu direla, baina oinarrizko ezaugarriek oso antzekoak izaten jarraitzen dute. Dudarik gabe, bonbilla mota horien unitateko kostua merkeagoa da, baina beste batzuekin konparatzen baditugu eta prezioaren eta iraunaldiaren arteko harremana kontuan hartzen badugu, azkenean garestiagoak dira.

Bonbilla horien iraupena 1.000-1.200 argitasun ordu ingurukoa da. Erabilera aldi horren ostean, tungstenozko harizpia lurruntzen hasi eta, azkenik, zatitu edo galdatu egiten da. Batzuetan erabilerarekin argia ahulduz doa, izan ere, tungstenoa askatuz doa eta bonbilla-ipurdiaren barnealdeari atxikitzen zaio. 

Bonbilla halogenoek, bestalde, gehiago irauten dute eta argitzeko potentzia handiagoa dute. Kimikoki tratatzen dira ez belzteko; hori dela eta, goritasun-bonbillek irauten duten denbora bikoitza irauten dute gutxienez. Batzuk sare-tentsiokoak dira, eta intentsitate erreguladore bat ekartzen dute, beren potentzia 100 eta 1.000 watt artekoa izan baitaiteke. Beste batzuk, berriz, behe-tentsiokoak dira, eta transformadure bat behar dute beren potentzia sare-tentsioa baino askoz txikiagoa delako.

Kontsumo txikiko bonbillen barnealdea presio baxuko merkurio lurrunez beteta dago. Deskarga elektrikoa sortzen denean, argi ultramore bat sortzen da, eta argi horrek eta hodia estaltzen duen hauts fluoreszenteak elkar ukitzen dutenean, argi normala sortzen da. Azken urteetan gehien garatu den bonbilla mota kontsumo txikikoa da.

Gama handia
Kontsumo txikiko lanparen ezaugarri nagusia ondokoa da: energia bero bilakatu ordez, argi bilatzen dute, ohiko goritasun-bonbillek egiten duten bezala. Ohiko bonbilla-ipurdietara egokitzen dira. Desabantaila bakarra ondokoa da: giro hotzean beren errendimendua okerrera doa. Hortaz, hobe dugu barnealdeetan erabiltzea. 

Kontuan hartu beharreko gauza bat dago: goritasun-bonbilla baten ordez kontsumo txikiko bonbilla bat jarri nahi bada, kontsumo txikikoek watt kopuru askoz txikiagoa behar dute argi bera sortzeko. Bestalde, lanpara trinkoak sortu zirenetik, beren berrikuntza abantailatsuei esker gero eta errentagarriagoak dira.

Etxeko lanpara fluoreszente trinkoak 15.000 orduz funtzionatzera irits daitezke, % 80 aurreztea lortuz. Eta, aurrezki eta iraunaldian ez ezik, argiztapen mailei dagokienez ere aurreratu da. Adibidez, erreguladore gehigarririk gabe (baizik eta argi-etengailuarekin, besterik ez) intentsitatea erregulatzeko gai diren bonbilla trinkoak daude, eta beste batzuk iluntzean pizten dira eta egunsentian automatikoki itzaltzen dira.

Kontsumo txikiko lanparak argiztapena luzaroan behar duten lekuetarako bereziki gomendatzen dira, duten desabantaila bakarra ondokoa da: piztean energia gehiago kontsumitzen dute. 


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.