Ikuspegia eta balioak - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Korporazio erantzukizuna > Ikuspegia eta balioak
   

Ikuspegia eta balioak

   

Gure operazioetan eta eragin esparruetan ekiteko barne politikak sustatzen ditugu, gure negozioak mundu osoan garatuz, mugitzen garen inguruetan gizarteko konfiantzazko harreman baten bidez, gure ikuskera estrategikoa betetzeko: "Nazioarteko petrolio eta gas enpresa integratua, miretsia, bezeroari eta balioa sortzeari zuzendutakoa"

Gure ikuspegiarekin, gizartera bideratzen dugu beti gure etorkizuna.

Gure konpainiaren balio etiko eta profesionalak utziezinak dira, gure jarduketak gidatzen dituzte eta gizartearekiko enpresa arduratsu gisa sendotzen gaituzte.

Ojo

Hitz gutxiko esaldi horrekin, guztiek kontzeptu bakar bat barne har dezaten nahi dugu. Repsol-en hauxe izan nahi dugu:

Enpresa bat: bakarra eta batua.   
Nazioartekoa, gure esparrua munduko geografiara zabaltzen baita.  
Petrolio- eta gas-enpresa integratua: gure negozioen balore katean integratzeko helburuarekin. 
Enpresa miretsia izan nahi dugu jarduten dugun esparru guztietan: horien artean balioetsia, dugun balio erantsi handiagatik, enpresa-kudeaketan dugun bikaintasunarengatik, antolakuntza-kulturagatik eta gure kudeaketaren kalitatearengatik. 
Bezeroari bideratutakoa, gure ekintza guztien helburua baita, interes-talde guztientzako balorea sortzeko aukera emango duena.

Gure balore etiko eta profesionalak 

Gure langile eta kontratisten jarduera-lerroak printzipio etiko eta profesionaletan oinarrituta daude, eta horiek gure jarduera zuzentasun eta gardentasun irizpideei jarraiki garatzeko gaitasuna ematen digute, gure konpainia, bere ingurua eta audientzia ezberdinen arteko lotura indartuz. 

Balore etikoak 

Balio etikoak erakunde baten oinarrizko eta betiereko printzipioak dira. Printzipio multzo gisa, ez dute kanpokoen onarpenik behar, bere horretan dute garrantzia enpresako partaide direnentzat. Konpainiaren balio utziezin eta oinarrizkoak dira eta horregatik, gure ekintza eta jokabide guztiak gidatu behar dituzte. Horietan oinarritzen gara konpainia barruko kideen arteko eta interes-taldeekiko konfiantza sortzeko.

Gure lau balore etikoak:

1. Zuzentasuna. Hutsik gabeko portaera, zuzentasuna eta zintzotasunarekin batera. 
2. Gardentasuna. Egiten denaren informazio egokia eta leiala. Egiazko informazioa eta egiazta daitekeena. 
3. Erantzukizuna. Erantzukizunak gain hartu eta horiei jarraiki jardun. 
4. Segurtasuna. Prozesu, instalazio eta zerbitzuetan segurtasun maila handia, arreta bereziki jarrita langile, kontratista, bezero eta inguruan. 

Balore profesionalak 

Era berean, gure lehia-abantailek euskarri duten lau balore profesional definitu ditugu. Balore profesional horiek ikuspegia lortzeko aukera ematen digute eta kudeaketa bikaintasunera eraman. Lehia-abantaila ematen duten ezaugarriak dira, eta horiekin denboran onura egonkorrak lortzen ditugu, beste lehiakideek zailtasunez imita ditzaketen bitarteko eta moduen bidez.

1. Lidergoa. Motibazioan, eskuordetzean, erantzukizunean, parte-hartzean eta erakundea helburu berrirantz bultzatzen duen talde lanean oinarritutako zuzendaritza. 
2. Emaitzekiko orientabidea. Kudeaketa malgua, arina eta prozesu eraginkorrekin. 
3. Berrikuntza. Etengabe hobetzeko eta berritzeko jarrera, informazioa eskuragarri izatea ziurtatuta, ezagutza kudeatuta eta garapen teknologikoa bultzatuta.
4. Bezeroenganako orientabidea. Bezeroaren beharrei aurrea hartzea azkartasun eta arintasunez.

  • Orrialdea ebaluatu
  • Gogokoetan gehitu
  • Inprimatu
  • Linea Separadora
  • Facebook-en partekatu
  • Twittter-en partekatu
  • Beste gizarte-sareetan partekatu
  • Delicious
  • Menéame
  • Buzz
  • Digg
  • MySpace
  • Wikio

Azken eguneratzea: 2011 ko maiatza k 25

Harremana

Paseo de la Castellana pasealekua 278-280
Telefonoak: (34) 91 348 81 00 / (34) 91 348 80 00
28046 Madril (Espainia)
repsolypfteescucha@repsol.com

Informe de Responsabilidad Corporativa 2010
Fundación Repsol
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.