
Istripurik ez gertatzea dugu helburu, horregatik prozesuetan, instalazioetan eta zerbitzuetan segurtasun maila handia eskatzen dugu, langile, kontratista, bezero eta tokiko ingurunean arreta berezia jarriz.

Energia eredu eraginkorra eta iraunkorra
Karbono eduki gutxirekin jarduteko estrategiaren bidez, energia eskari geroz eta handiagoari aurre egin nahi diogu, gizarte eta ingurumenarekin arduratsuak diren moduen bitartez.

Inpaktuak identifikatu, aztertu eta segitzeari, prozesuen hobekuntzak diseinatzeari eta teknologia berrietan inbertitzeari esker, ingurumen-inpaktua murrizteko helburua errealitate bihurtzen ari da.

Etika eta gardentasuna mundu mailan bete beharreko araudiaren balioak dira, gizartearen onespena eta konfiantza izateko tresnak direlako.

Giza eskubideekiko eta interes-taldeekiko konpromisoa hartu dugu eta hori da gure jardueren oinarrizko printzipioa; gure jarduketa nazioartean ospe handiena duten estandarretan oinarritzen da.

Azken eguneratzea: 2011 ko maiatza k 4
Paseo de la Castellana pasealekua 278-280
Telefonoak: (34) 91 348 81 00 / (34) 91 348 80 00
28046 Madril (Espainia)
repsolypfteescucha@repsol.com
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.