Burtsa, Repsolren akziodunentzako informazioa Repsol.com orrian

Repsol

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Korporazio erantzukizuna > Segurtasuna > Azterketa kasuak

Offshore plataformen segurtasun kudeaketa

Repsol-en badugu eskarmentua offshore operazioetan, eta ur sakonetako zulaketak burutu ditugu, Mexikoko Golkoan zein munduko beste zenbait tokitan.

Offshore jarduerak
Abenduaren 31n, 13 herrialdetako itsasoko 258 bloketan ari zen lanean Repsol. Egun hartan bertan, 19 herrialdetako 259 bloketan zuen jarduerarik gabeko parte-hartzea.
Repsol-ek jarduten duen offshore blokeak
HerrialdeaEsplorazioaGarapenaGuztira
Argentina314
Brasil88
Kuba11
Estatu Batuak200200
Espainia201232
Ekuatore Ginea11
Guyana11
Indonesia11
Libia11
Maroko44
Norvegia11
SURINAM11
Trinidad eta Tobago33
Guztira24216258


Etengabeko hobekuntzarako zikloaren parte gisa, gure estandarrak eta prozedurak berrikusten ditugu aldizka, eta ikasitako ikasgaiak, gomendioak eta nazioarteko praktika hobeak eransten ditugu.

Konpainiak segurtasuna hobetzearren egiten dituen jardueren artean, honako hauek azpimarra daitezke:

  • Prozesuak: Arriskurik larrienak identifikatzen ditugu hobiak eraikitzeko prozesuetan, eta pertsonek, ingurumenak eta instalazioek jasan ditzaketen kalteak saihesteko ekintzak ezartzen ditugu.
  • Ikuskapenak eta kontu ikuskapenak: Beste alderdi batzuek egiten dituzte gure hobien eta bertako ekipamenduen ikuskapenak eta kontu ikuskapenak, alderdi teknikoak eta mantentze-lanei dagozkienak babestuz. Gure jardueretako askok bezala, hirugarrengo alderdi batzuek ziurtatzen dituzte Upstream arloko jarduerak ere, segurtasun eta ingurumen kudeaketari dagokionez. ISO 14001 ziurtagiriak ditugu Trinidad eta Tobagoko, Casablancako, Poseidóneko eta Bermeoko jardueretan, eta OHSAS 18001 ziurtagiria, berriz, Trinidad eta Tobagon.
  • Gaitasunak eta entrenamendua: Gaitasunak kudeatzeko programa formal bat dugu, jardueretan diharduten langile guztien espezializazio teknikoa ziurtatzen duena.
  • Larrialdien aurrean erantzuteko plangintza: Offshore jardueretan espero ez diren gorabeherei aurre egiteko planak ditugu. Plan horiek egoera okerrenetan oinarrituta eta tokiko erregulazioak, barne araudiak eta industriako praktikarik onenak kontuan hartuta prestatu dira. Zulaketa jarduerekin hasi baino lehen berrikusten eta eguneratzen ditugu planak, baita haien funtzionamendu arruntak jasan ditzakeen aldaketak gertatzen direnean ere. Plan horiek jarduten dugun herrialdeko barne onarpen prozesuei eta dagokion herrialdeko gobernu agintariei lotuta daude.
  • Zulatzeko baimena: Hobiak eraikitzeko jarduerak abiarazi aurretik, dokumentuen bidez egiaztatzen dugu alderdi tekniko guztiak behar bezala ezarrita eta egiaztatuta daudela.
  • Kontratisten kudeaketa: Kontratatutako lan eta zerbitzuetan segurtasun irizpide espezifikoak ezartzen dituzten estandarrak ditugu. Hornitzaile eta zerbitzuak ebaluatzeko eta kontratatzeko prozesu zorrotz bat ezartzen dugu, baita ikuskapenak eta barneko eta hirugarrengoen ikuskapenak ere, jarduerak hasi aurrekoak. Kontratatutako zerbitzuek aldizkako ikuskapenak izaten dituzte jardueretan zehar, tokiko erregulazioak, barne araudiak eta industriako praktika onenak aplikatzeko helburuarekin.                

Horrez gain, OGP (Oil and Gas Producers Association) elkarteko kide aktiboak gara. OGP sektoreko foro nagusiena da segurtasunari, osasunari eta ingurumenari dagokiez. Bertako hainbat lan taldetan parte hartzen dugu, industrian ikasitako ikasgaiak geureganatzeko asmoz. Repsol-ek, bestalde, Mexikoko Golkoko isuriei erantzun bat emateko ekimen ezberdinetan hartzen du parte.


Prozesuetako segurtasuna atalera itzuli

 

Harremana

Paseo de la Castellana pasealekua 278-280
Telefonoak: (34) 91 348 81 00 / (34) 91 348 80 00
28046 Madril (Espainia)
repsolypfteescucha@repsol.com

Informe de Responsabilidad Corporativa 2010
Fundación Repsol
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.