Kanpoko parte-hartzeak eta lantaldeak - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

   

Kanpoko parte-hartzeak eta lantaldeak

   

Repsol nazioko eta nazioarteko erakunde desberdinekin aritzen da elkarlanean, izan ere, lantalde eta foroetan parte hartzen du erantzukizun sozial korporatiboari lotutako alderdi guztietan hobetzeko eta lehiakorragoak izateko.

Participaciones externas y grupos de trabajo

Sozietate zibilaren erakundeak 
Hiritarren erakunde eta instituzio boluntario eta sozialekin lankidetzan aritzen gara, Once Fundazioarekin eta Gurutze Gorriarekin, besteak beste, behartsuen oinarrizko garapenaren alde egiteko, gaitasun desberdinak dituzten pertsonak gizarteratzeko, genero-berdintasuna sustatzeko, ingurumenaren babesa eta gardentasuna bultzatzeko, etab. 

Industria-elkarteak 
Energia sektoreko erakunde pribatuekin lankidetzan aritzen gara, IPIECA-rekin (International Petroleum Industry Environmental Conservation Association), Arpel-ekin (Asociación Regional de Empresas de Petróleo y Gas Natural de América Latina y el Caribe), OGP-rekin (Internacional Asssociation of Oil & Gas Producers) eta CONCAWE-rekin (Conservation of Clean Air and Water for Europe), besteak beste, energia eraginkortasuna, segurtasuna, ingurumenaren babesa eta erantzukizun soziala bezalako alderdietan hobetzea xede duten lantaldeen bidez nagusiki. 

Nazioarteko erakundea
Nazioarteko erakundeekin lankidetzan aritzen gara, adibidez, Nazio Batuen Global Compact-ekin eta EITI-rekin (Extractive Industries Transparency Initiative), horien ekimenak bete daitezen lan eginez nahiz lantaldeetan parte hartuz. 

Multi-Stakeholder ekimenak 
Lantalde eta foroetan parte hartuz, enpresa-elkarte eta elkarte profesional desberdinekin kolaboratzen dugu, baita ministerioekin, programekin eta proiektuekin ere, adibidez, FRC-rekin (Erreputazio Korporatiboko Foroa), Bide Segurtasuneko Europako Gutunarekin, AEC-rekin (Kalitaterako Espainiako Elkartea) eta Proteus 2012-rekin.  

  

  • Orrialdea ebaluatu
  • Gogokoetan gehitu
  • Inprimatu
  • Linea Separadora
  • Facebook-en partekatu
  • Twittter-en partekatu
  • Beste gizarte-sareetan partekatu
  • Delicious
  • Menéame
  • Buzz
  • Digg
  • MySpace
  • Wikio

Harremana

Paseo de la Castellana pasealekua 278-280
Telefonoak: (34) 91 348 81 00 / (34) 91 348 80 00
28046 Madril (Espainia)
repsolypfteescucha@repsol.com

Informe de Responsabilidad Corporativa 2010
Fundación Repsol
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.