
Zer ondorio ekar diezazkiekete energia-konpainiei mundu mailan gertatzen ari diren eraldaketa sakonek?
Munduko gobernantza grabitate-zentrora lekualdatzen ari dela ikusten ari gara, eta hori dela eta, planeta G20 herrialdeen inguruan egituratutako sistema poloaniztun berri bat bilakatzen ari da. Aldi berean, baliabide natural asko kontsumitu nahi dituzten ekonomia gainerakor handien lehiak erronka handia planteatzen du energia ikuspegitik hornikuntza-segurtasunaren eta lehiaren eskakizunak bermatzeko eta ingurumen-inpaktuei eusteko.
Munduan biztanleria hazi dela eta, eta haren garapen-mailekin batera, munduan energiaren kontsumoa areagotu egin da, eta, ondorioz, ezinbestekoa da energia-eredua aldatzea. Iraganean balio zuenak ez du etorkizunerako balio.
Energia konpainia garenok eredua eraldatzeko esku hartu behar dugu, eta lau alderdi handik baldintzatuko dute eredu hori: lehenik, petrolioa eta gasaren eskaintza eta eskaera bateratzeko ezinbestekoa da eskuratzen gero eta zailagoak eta garestiagoak diren baliabideak bilatzea; bigarrenik, erregai fosilek, zalantzarik gabe, mix energetikoaren parte funtsezkoa izaten jarraituko dute; baina, aldi berean, energia berrien garapen garrantzitsua gauzatuko da; hirugarrenik, hidrokarburoen hornikuntzaren segurtasunari tentsio handiagoa ezarri ahala, mundu-mailako panorama geoestrategikoan energiaren garrantziak indar handiagoa bereganatuko du; eta, azkenik, klima-aldaketa ere kontuan hartu behar da, hori bakarrik tradiziozko energia-ereduan aldaketa handiak egitea exijitzeko nahikoa izango litzateke eta.
Zer zeregin du Repsol-ek aldaketa horiei dagokienez, eta zer erronka ditu garapen iraunkorrari dagokionez?
Gurea bezalako konpainia batek garapen iraunkorrari egin beharreko ekarpenak gero eta askoz ere gehiago izatea espero da. Gizartearen kezka diren gai askotan hein handiagoan esku har dezagun espero da, besteak beste ondokoak izanik: giza eskubideak, ustelkeriaren kontrako borroka, hornikuntza katearen gaineko eragina, jabetza intelektualeko eskubideak, bidezko publizitatea, informazio pertsonalaren babesa, funtsezko baliabideetarako sarbidea edo kontsumo arduratsua.
Gai horien guztien artean, ingurumen erronkari eman diogun erantzuna nabarmendu behar da. Berotegi-efektuko isurien murrizketak duen garrantzia jorratu behar da eta sektore eta, horretarako, herrialde guztiei eragingo dieten neurriak hartu behar dira. Jarduten dugun gizarte guztietan garapen eta ongizate agente garen aldetik, Repsol-ek zeregin garrantzitsua du erronka handi horri aurre egiteko. Gure Karbono Estrategia eguneratu dugu gure jarduketen karbono intentsitatea murrizteko; hortaz, isuriak murrizteko aukerak sustatu ditugu, energia eraginkortasunaren alde egin dugu apustu, baita karbono eduki txikiagoko energia baliabideen esportazioaren alde ere.
Garrantzi handiko alderdi bat gardentasunarekiko dugun konpromisoa da, gobernu zuzenaren aldeko eta ustelkeriaren kontrako ahalegin aldeaniztunak errazte aldera. Repsol-ek gobernu elementu desberdinak ditu, portaera etikoa ezartzen dutenak eta gure jarduera guztietan gardentasuna modu aktiboan sustatzen dutenak; horien muga bakarra ondokoa da: legez isilpekoa den informazioa ez emateko betebeharra dute, segurtasunaren kontrakoa izan daitekeena, edo pertsonen pribatutasuna urratu dezakeena, komertzialki ahula izan daitekeena, edo lehia askea eragotz dezakeena.
Zer aldaketa egiten ari dira Repsol-en eta zein da konpainia iraunkortasunera jarraitzen ari den ibilbide-orria?
Repsol-ek garapen iraunkorraren alde egindako lanak epe labur, ertain eta luzerako ekimenak ditu. Azken horien artean gure I+G osatzen dutenak ere daude, baita sortzen ari diren teknologiak eta ezagutzak eskuratzea ere. Epe laburrerako ekimenak (urtebete edo bi urte), lehentasunezkotzat jo ditu Repsol-eko Erantzukizun Korporatiboko Batzordeak, eta gure Iraunkortasun Plana osatzen dute (egungo planaren bertsioak 2012an ditu jomugak).
Hiritarrek gure atarian deskarga dezakete plana, non, adierazle neurgarrien bidez, portaera etikoan aurrera joateko konpromiso zehatzak biltzen diren giza eskubideak errespetuari, dibertsitateari, integrazioari, lan-berdinkatzeari, segurtasunari eta ingurumen-inpaktuak murrizteari dagokienez. Gainera, gure balio-katearen eremuan jarduketa multzo bat ere barneratzen da. Jarduketa horien bidez gure hornitzaile, kontratista, azpi-kontratista, banatzaile, bazkide eta bezeroengan eragina izaten jarraituko dugu beren etika, gizarte eta ingurumen estandarrek hobekuntza-ibilbide bat segitzen dutenean.
Gure Iraunkortasun Plana urtero eguneratuko da. Alde interesatuen itxaropenetan eta aplikatu beharreko nazioarteko estandarretan oinarrituz unitateek barneratuz doazen ekimen berrietarako eta ekitaldi bakoitzerako adostutako ekimenen kontuak emango ditugu.
2010ean enpresek giza eskubideen alde egindako lana argitzeko aurrerapauso erabakigarriak eman ditu NBEk. Zer esanahi du esparru berri horrek Repsol-erako?
Enpresen lengoaian "giza eskubideak" adierazpena egun oso ohikoa ez bada ere, eta gai hori lehentasun berri bat izaten hasi bada ere, egia esan urteak eman ditugu lan eskubideez kezkatzen, adingabeek lan egin ez dezaten borrokatzen, diskriminazioaren aurkako borrokan jarduten, eta osasun, segurtasun eta giza eskubideei dagozkien alderdi askoren alde egiten.
NBEko xedapen berriek enpresei eta giza eskubideei buruz proposatzen digutena ondokoa da: Deklarazio Unibertsalak babestutako 30 eskubideen erabateko kudeaketa sistematikoa, eta kudeaketa hori garatzen duten nazioarteko legaltasun-tresnak, eta kudeaketa hori bideratu dadila konpainiaren jarduerak eta erabakiek eskubide horien erabilera-mailan ez eragiteko eta, inpaktu negatiboak egotekotan, horiek behar bezala konpontzeko ardura hartzeko.
Giza eskubideen estandar korporatibo berria negozioen alderdi guztietan integratuta egon dadin beharrezko ibilbide-orria burutzeko ahalegin handiak egin behar dira. Aurrera eramandako eztabaida gehienak ez daude gure jarduerei zuzenean lotuta, baizik eta hirugarrenen (hornitzaile, kontratista, banatzaile, bazkide nahiz gobernu-agentziak) giza eskubideei dagozkien arriskuak ekar ditzaketen egoerei.
NBEren inguruan sortutako adostasunari (enpresa eta giza eskubideei buruzko eztabaida oso luzea, lehendabiziko aldiz) esker, arrazoizko arreta prozesu bat jarraituko dugu, haren xede nagusia arriskuak ebaluatzea eta prebenitzea izanik. Gure jarduketak burutzeko, prozesu hori zentzuzko erritmo bizkorrean ikasi, egokitu eta barneratu behar dugu, horrek dakarren erronkaren magnitudeari lotutako erritmoan, hain zuzen.
Zer gertaera nabarmenduko zenituzke 2010ean Repsol-ek burututako lanari dagokionez?
Segurtasun arloko emaitzak bereziki nabarmentzen ditut. Aurten zorigaitzak ere izan badira ere, eta, hortaz, ezin gara pozik egon, geure langileen eta kontratisten istripu maiztasunaren indizea murriztu dugu beste behin ere, eta gure prozesuetan segurtasuna handitzera eta ezbeharren ikerketen kalitatea hobetzera bideratutako baliabideak sustatzen ari gara.
Klima-aldaketaren arazoa arintzeko egindako lanaren esparruan, 2010ean gure energiaren guztizko kontsumoa eta gure CO2 isuriak murrizten jarraitu dugu.
Bestalde, esan dezakegu urtetik urtera gero eta pertsona desberdinagoez osatutako enpresa dela. Maila profesionalean emakume gehiago dago berdintasun-baldintzetan, adin eta naziokotasun desberdinetako pertsona gehiago, eta desgaitasunak dituzten pertsona gehiago gure konpainian. Faktore horiengatik guztiengatik Repsol osatzen dugunok oso harro sentitzen gara.

Azken eguneratzea: 2011 ko maiatza k 25
Paseo de la Castellana pasealekua 278-280
Telefonoak: (34) 91 348 81 00 / (34) 91 348 80 00
28046 Madril (Espainia)
repsolypfteescucha@repsol.com
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.