Gure helburuak eta lerro estrategikoak betetzeko, etorkizun estrategikoan ingurumenaren babesa eta kontserbazioa oinarrizkoak izango dira konpainiaren jarduera ekonomikoaren arlo guztietan. Lehentasuna ingurumen arloan jarduerek egindako kalteak murriztea da, airean barreiatzen diren isurketak murriztera, uraren kontsumoa optimizatzera, isurketen kutsagarritasuna gutxitzera ahaleginak bideratuz, eta hondakinen kudeketa zuzenerako eta isurien prebentzio-sistemen hobekuntzarako eskuragarri diren praktika onenak eta berrikuntza teknologikoak erabiliz.
Airera isurtzen dugunaren jarraipena egiteko, kontrolatzeko eta murrizteko programak garatu ditugu.
Uraren kontsumoa hobetzen dugu; izan ere, ura funtsezko baliabide naturala da planetan bizitza izateko.
Gure instalazioetako hondakinak ongi maneiatzeko barne araudia dugu, mundu guztian.
Gure ahalegin guztiak eskaintzen ditugu prebentzio-teknika aurreratuenak izatean, kutsadura eragoztean eta ustekabeko isurketak kudeatzean.
Gure estrategiaren barruan bioaniztasuna oinarrizkoa da operazioen kudeaketan.
Paseo de la Castellana pasealekua 278-280
Telefonoak: (34) 91 348 81 00 / (34) 91 348 80 00
28046 Madril (Espainia)
repsolypfteescucha@repsol.com