Burtsa, Repsolren akziodunentzako informazioa Repsol.com orrian

Repsol

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Korporazio erantzukizuna > Ingurumena > Azterketa kasuak

Espainiako findegietan uraren kudeaketa hobetzeko jarduerak

2010erako hobekuntza talde honen ekintza planek hurrengoari eman diote garrantzia: ura berrerabiltzeari, berreskuratutako uraren kontsumoa handitzeari eta ur freskoa kontsumitzeari buruzko kontzientziazioa hobetzeari. Eta instalazioak birmoldatu eta hobetzeko ere inbertsioak egin dira.

  • Puertollanoko findegia: Neurri zehatzak hartu dira matxurak saihesteko eta mantenuan kostuak aurreztu eta urtean 400 k€-ko hobekuntza operatiboa lortzeko. Tratamendu lantegian aireztatzeko gaitasuna handitzeko (% 12tik % 17ra) egindako aldaketa bukatu da, arazketa eraginkortasuna handitzea lortuz eta airea hornitzen duten soplanteen kontsumo energetikoa murriztuz, baita tratamendu biologikoko COV difusoen isurketak ere. Horrez gain, larrialdi baltsa berriak eraiki dira kanpora gainezka egin dezatela saihesteko, euri handiak daudenean bereziki. Baltsa horiek 104.000 m3 jasotzeko gaitasuna izango dute, eta, horri instalazioak zituen 23.000 m3-ak gehitzen badizkiogu, guztira 127.000 m3 izango dira. 2010ean lau baltsetako azkena jarri zen martxan 3500 m3-ko bolumenarekin.
  • Coruñako findegia: Hobekuntza planak garatu dira tratamendu tertziarioko uraren errekuperazioa optimizatzeko, kalitatea bermatuz. Gainera, uraren kontsumoa murrizteko jarduerak burutu dira, kontzientziazioaren bidez eta aurrezteko aukerak bilatuz. 2009arekin konparatuz, 134.499 m3 aurreztea lortu da, eta urteko 87k€-ko emaitza ekonomikoak ere lortu dira.
  • Petronor-eko findegia: Uraren tratamendurako instalazioak birmoldatzeko lehen fasea garatu da, gaitasuna handitzeko, usainak murrizteko eta tratatutako uraren kalitatea hobetzeko. Hurrengo bi urteetan instalazioak eguneratzeko bigarren fase batekin jarraitzea aurreikusita dago.
  • Cartagenako findegia: Tangetako proba hidraulikoetan erabilitako uraren errekuperazioa handitzeko jarduerak burutu dira; egunean 1.500 m3 ur gutxiago kontsumitzea eta 130.000 €-ko etekinak izatea esan nahi du horrek.
  • Tarragonako findegia: Isurketak optimizatzeko kanpainak burutu dira, lurperatutako sistemetan egon daitezkeen isurketak topatuz eta isurketak 5m3/h murriztea lortuz. Gainera, zenbait jarduera osagarri egitea aurreikusita dago; horien artean, aire disolbatuko flotazioaren (DAF) lantegian aldaketak egitea, isurketak hobetzeko eta ur gordina errekuperatutako uragatik ordezkatzeko kotizazio lantegian. Azken kasu horretan, 76-147 k€ artean aurreztuko da urtean. Horrez gain, tratamendu biologikoaren aireztatze sistema berritu da, inguruan usain txarra kentzeko.         

 

Harremana

Paseo de la Castellana pasealekua 278-280
Telefonoak: (34) 91 348 81 00 / (34) 91 348 80 00
28046 Madril (Espainia)
repsolypfteescucha@repsol.com

Informe de Responsabilidad Corporativa 2010
Fundación Repsol
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.