La Plata findegian (Ensenada, Buenos Aireko probintzia) zuzi-gasak berreskuratzeko eta erabiltzeko proiektuak prozesuan beroa sortzeko erabili ohi diren erregai fosiletatik eratorritako berotegi-efektuko gasen isuria murrizten du, zuzietan erre ohi diren hondakin-gasengatik ordezkatzen baitira erregai fosilak.
GGMen Batzar Exekutiboaren 33. bileran NM0192 metodologia berria onartu zen, YPF S.A.-k AM0055 “Baseline and Monitoring Methodology for the recovery and utilization of waste gas in refinery facilities” gisa proposatutakoa. Findegietan garatutako proiektu-jardueretara aplika litekeen lehenengo metodologia da, zuzitan erre ohi diren hondakin-gasen energia beste erabilera batzuetarako garatzeko.
ACM0012 “Consolidated baseline for methodology for GHG emission reductions waste gas or waste heat or waste pressure based Energy system” garatzerakoan, GGMaren Batzar Exekutiboak proiektuetan izugarri erabili ohi den AM0055 metodologiaren hainbat elementu erabili zituen.
AM0055 metodologia garrantzitsua dela adierazten duen beste gertaera bat da, hura onartu ondoren, GGMaren Batzar Exekutiboak AMS-III-P “Recovery and utilization of waste gas in refinery facilities” onartu zuela, YPF S.A.-k aurkeztutako metodologia osoan oinarritzen dena. Gaur egun lau proiektutan aplikatzen ari dira metodologia hori munduan.
La Platan egindako proiektua Izendatutako Erakunde Operazional batek onartu zuen balioztatze-prozesuan zehar, eta Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoak horri buruzko Onarpen Gutuna bidali du. 2009ko abenduan proiektua erregistratzea eskatu zitzaien Nazio Batuei, eta GGM gisa onartu zen 2010ean; onartu den modu horretako lehenengo proiektua da mundu osoan. Proiektuari esker, berotegi efektuko gasen isuriak izugarri murriztuko dira (gutxi gorabehera 200.000 CO2tona/urte), prozesuaren hondakin-gas batzuetatik datozenak eta lehen zuzietan erretzen ziren horiek. Aipatu gasa findegietako ekipoetan erabiltzean, gas naturaleko edo fuel-olio erregaien erabilpena murrizten da neurri batean.
Paseo de la Castellana pasealekua 278-280
Telefonoak: (34) 91 348 81 00 / (34) 91 348 80 00
28046 Madril (Espainia)
repsolypfteescucha@repsol.com
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.