Bikaintasuna enpresa kultura da. Eguneroko hobekuntzan oinarrituta dago eta antolakuntzaren kudeaketan bikaintasuna onartzean datza.
Enpresaren emaitzak eta bertan parte hartzen duten agente guztiak kontutan hartzen ditu, konpetibitatea eta kudeaketa hobetuz.
EFQM Europan gehien hedatuta dagoen eredua da. Kalitatearen Kudeaketarako Europako Fundazioak garatu zuen 1988an. Kideen artean dago Repsol. FUNDIBEQ Iberoamerikako herrialdeetarako erreferentzia eredua da. Kalitaterako Iberoamerikako Fundazioak garatu zuen EFMQk baino 10 urte geroago, 1998an, eta Repsol da nagusi sortzaileetako bat.
Autoebaluazioak Repsol-en
Autoebaluazioa kudeaketan esku hartzen duten elementu guztien eta horiek erakundearen emaitzetan duten eraginaren azterketa global, zehatz eta sistematikoan datza, enpresa bikaintasuneko eredua erreferentzia gisa hartuta.
Autoebaluazioa enpresaren kudeaketa ereduetan islatutako "teorikoki" bikaina den erakunde batenarekin alderatzean datza. Gainera, enpresaren emaitza onak bere kudeaketaren emaitza eta, beraz, denboran iraunkorrak direla erakusten duten frogak bilatzen dira. Azterketa honen emaitza gisa, enpresaren indarguneak eta hobetu beharreko alderdiak identifikatzen dira, hobekuntza programak ezartzeko abiapuntu gisa balioko dutenak.
Repsol-en kudeaketa unitate guztiek Repsol-ek kalitatearekin duen konpromisoa bete eta aldizkako autoebaluazioak egin behar dituzte.
2007an autoebaluazio metodologiaren berrikuspen sakona egin zen bere lerrokadura negozioaren estrategiarekin hobetzeko, hobekuntza ekimen guztiak integratzea ziurtatzeko, ekintza planen jarraipena egiteko eta kalitate funtzioak aldaketa kudeatzeko elementu gisa jardutea lortzeko. Eta hori guztia, asmo handiko helburuetan oinarrituta, eta balioa sortzeari lotua; jarraipena egiteko, etengabe hobetzeko eta eraginkortasuna handitzeko, adierazle sistema bat erabiliko dute. Autoebaluazioaren faseak ondorengo irudian agertzen dira:

Hobekuntza programak
Kalitatearekiko konpromisoan hobekuntza arloak identifikatu eta programak ezartzeko helburua ezartzen da, talde-lana eta erakunde osoaren parte-hartzea oinarri hartuta.
Horretarako, unitateek egindako autoebaluazioen, kalitate sistemetan ezarritako mekanismoen (desadostasunen azterketa, bezeroen kexak, barne edo kanpo auditoriak) edo bestelakoen ondorio gisa identifikatutako hobekuntza proiektuak garatuko dituzte. DOCGCek hobekuntza proiektuak hautatuko ditu, interesa proiektua gauzatzen duen unitatearen esparruaz gaindikoa denean, eta haien jarraipena egingo du, unitate hauekin bat etorriz.
Horrela, konpainian sustatzen ari diren hobekuntzen ikuspegi globala izango dugu urtero, eta ikuspegi horrek unitateen artean informazioa trukatzeko aukera ematen du, balizko sinergiak identifikatuz eta talde-laneko ekimenak gehituz.

Azken eguneratzea: 2011 ko apirila k 1
Paseo de la Castellana pasealekua 278-280
Telefonoak: (34) 91 348 81 00 / (34) 91 348 80 00
28046 Madril (Espainia)
repsolypfteescucha@repsol.com
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.