Ekimenak eta atxikimenduak - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

   

Ekimenak eta atxikimenduak

   

Erantzukizun korporatibo arloan gure prozedurak eta praktikak hobetzeko baliabideak lantzea eta ahaleginak egitea da gure lehentasuna, eta horregatik, helburu hori lortzeko, zenbait elkarteri atxiki gatzaizkio.

The Global Compact

Nazio Batuen Munduko Ituna (Global Compact)

2002tik, Nazio Batuen Munduko Ituna ekimeneko kide gara (Global Compact). Ekimen horren helburua enpresek giza eskubideekin, lan baldintzekin, ingurumenarekin eta ustelkeriaren aurkako borrokarekin zerikusia duten hamar printzipioak onartzea da, beren estrategiaren eta eragiketen zati gisa. Gainera, Espainiako (Red Española del Pacto Mundial), Argentinako (Grupo promotor del Pacto Global en Argentina) eta Boliviako (Corporación Boliviana de Responsabilidad Social Empresarial) tokiko sareetan parte hartzen dugu.
www.unglobalcompact.org
www.pactomundial.org
www.pactomundial.org.ar

EITI

Extractive Industries Transparency Initiative

2003tik, Extractive Industries Transparency Initiative (EITI) ekimenaren kide sortzaileetako bat gara. Ekimen horren helburua erauzketa sektoreko konpainien eta herrialde anfitrioietako gobernuen aurrean gardentasunaren alde egitea da, pobrezia gutxitzeko eta erauzketa baliabideak dituzten herrialdeen garapen sozioekonomikoa sustatzeko asmoz.
······www.eititransparency.org

Carta Europea de la Seguridad Vial

Bide Segurtasuneko Europako Gutuna

Europako Batzordea zeregin garrantzitsua gauzatzen ari da Europak errepideak seguruagoak egiteko egiten ari den ahaleginean. Horrela, instituzioek, elkarteek eta konpainiek Europaren bidez ideiak eta praktikak partekatzeko aukera dute, eta hala, kolaboratzaile guztiek batak bestearengandik ikas dezakete Europako errepideetan arriskuak saihesteko moduari dagokionez. 2005. urtetik ekimen horri atxikita gaude eta Europako Batzordeko Bide Segurtasuneko Europako Gutuna sinatu genuen trafiko istripu eta biktima kopurua murrizteko.
www.erscharter.eu

EFQM

Kalitatea Kudeatzeko Europako Fundazioa

Kalitatea Kudeatzeko Europako Batzordeko kide gara (EFQM) 1996. urtetik, eta lidergoa duten enpresekin (Philips, Siemens, Bosch, Opel, etab.) parte hartzen dugu lantaldeetan, modu aktiboan. EFQM irabazi asmorik gabeko erakunde bat da eta zenbait erakundek edo enpresa kidek osatzen dute. Europako 14 enpresa garrantzitsuk eratu zuten 1988. urtean Europako bikaintasun eredua garatzeko.
www.efqm.org

Fundador del Patronato y del Comité Ejecutivo de FUNDIBEQ

Kalitatea Kudeatzeko Iberoamerikako Fundazioa

1999. urteaz geroztik, Repsol patronatuko eta Kalitatea Kudeatzeko Iberoamerikako Fundazioko batzorde betearazleko kide fundatzailea da. FUNDIBEQ-ek Kudeaketaren Kalitatea eta Bikaintasuna Iberoamerikan sustatzea du helburu.
Repsol FUNDIBEQ-eko kide aktiboa da. Harekin parte partzen du batzorde betearazleetan, kalitaterako Iberoamerikako sariaren ebaluazioan, lantalde estrategikoetan, kudeaketa iraunkorreko autoebaluazio sistemaren garapenean eta FUNDIBEQ fundazioa ordezten du Global Excellence Model-en (GEM); erakunde horrek bikaintasun eredu garrantzitsuenak biltzen ditu (EFQM, Baldridge, JQA, Fundibeq, etab.).
www.fundibeq.org

Foro de Grandes Empresas

Enpresa Handien Foroa

2010eko irailaren 23an, Repsol YPF-ko Administrazio kontseiluak Repsol YPF, S.A. sozietatea Zerga Praktika Onen Kode osoan (2010eko uztailaren 20an Enpresa Handien Foroak onartua) atxikitzea onartu zuen.
http://www.aeat.es/

Asociación de Emisores Españoles

Espainiako Igorleen Elkartea

2009ko ekitaldiaz geroztik, Repsol YPF Espainiako Igorleen Elkarteko kide da. Elkartearen helburuetako bat da kotizatutako enpresetan zuzendaritza korporatibo ona izateko goi-mailako ereduak garatzen laguntzea.
www.emisoresespanoles.es

Instituto de Auditores Internos

Barne Kontu Ikuskarien Institutua

Barne Ikuskarien Institutuko kide gara; arreta pertsonalizatua eta Barne Kontu Ikuskaritzaren laneko eremu guztietan kideak orientatzeko eta prestatzeko laguntza eskaintzen du institutuak. Jardueren artean prestakuntza jarraitua azpimarratu behar da; horretarako ikastaroak, argitalpenak, aldizkako bilerak eta itzulpenak egiten dituzte.
http://www.iai.es/

CERES

Gizarte Erantzukizunerako Kontsortzio Ekuadortarra

Repsol YPF Gizarte Erantzukizunerako Kontsortzio Ekuadortarreko (CERES) kide da. Bertan, Ekuadorren gizarte erantzukizunaren kontzeptua eta praktikak sustatzen dituzten enpresak eta erakundeak biltzen dira.
www.redceres.org

  • Orrialdea ebaluatu
  • Gogokoetan gehitu
  • Inprimatu
  • Linea Separadora
  • Facebook-en partekatu
  • Twittter-en partekatu
  • Beste gizarte-sareetan partekatu
  • Delicious
  • Menéame
  • Buzz
  • Digg
  • MySpace
  • Wikio

Harremana

Paseo de la Castellana pasealekua 278-280
Telefonoak: (34) 91 348 81 00 / (34) 91 348 80 00
28046 Madril (Espainia)
repsolypfteescucha@repsol.com

Informe de Responsabilidad Corporativa 2010
Fundación Repsol
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.