2009an Repsol-en irabazi garbia 1.559 milioi eurokoa izan zen - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

Esplorazio arloan arrakastaz beteriko ekitaldia

2009an Repsol-en irabazi garbia 1.559 milioi eurokoa izan zen

  • Sektore osoaren emaitzen ildoan, esplotazio arloko emaitza % 35,4 jaitsi zen, 3.244 milioi eurokoa izanik. 
  • Irabazi garbia 2008koa baino % 39 txikiagoa izan zen, batez ere brent gordin (% -36,6) eta gasaren (% -55,6) prezioak beheratu eta Espainiako fintze marjinak baxuak izan zirelako (-82,4%).
  • 0,85 euro/akzioko dibidendua banatzea proposatuko zaio Akziodunen Batzar Orokorrari, hau da, % 66ko pay out-a.
  • Esplorazio eta Ekoizpen arloan (Upstream) petrolioaren ekoizpena 2008. urtekoa baino % 4,9 handiagoa izan zen, Mexikoko Golkoko Estatu Batuetako uretan Shenzi abiarazteari esker.
  • Repsol-en Esplorazio eta Ekoizpen arloak % 94ko erreserben ordezkapen-tasa lortu zuen (2008an, berriz, % 65ekoa izan zen). 
  • 2009an Repsol-ek aurrera eramandako esplorazio kanpainak markak hautsi zituen: 15 aurkikuntza garrantzitsu egin zituen, eta horietako hiru munduko aurkikuntza handienetakoen artean daude.
  • Marketin negozioak hobera egin zuen eta horrek inpaktu positiboa eragin zion Fintze eta Marketin arloaren (Downtream) emaitzari, munduko eskaera eta nazioarteko fintze marjinen erorketa hein batean konpentsatuz.
  • 2009an Repsol-ek esplotazio arloan izandako sarrerak 49.032 milioi eurokoak izan ziren.
  • Antonio Brufau: “Finantza arloan diziplinaz jokatu dugu eta, horri esker, konpainiaren hazkundearen oinarriak bermatzen dituzten inbertsio estrategikoen plana mantendu eta garatu dugu”.

Prentsa oharra

2010 ko otsaila k 25 09:56 CET

2009an Repsol-en irabazi garbia 1.559milioi eurokoa izan da, hau da, aurreko urtean lortutakoa baino % 39 txikiagoa, petrolio gordin eta gasaren nazioarteko prezioak baxuak izan diren ingurune ekonomikoan.

Taldeak esplotazio arloan lortutako emaitza 3.244 milioi eurokoa  izan zen, 2008ko ekitaldian baino % 35,4 txikiagoa, petrolio gordin eta gasaren batez besteko prezioak izandako beherakadaren eta Espainiako fintzen marjina baxuen ondorioz.

2009an zehar Brent gordinaren batez besteko kotizazioa 61,7 dolar/upelekoa izan zen, hau da, 2008koa baino % 36,6 txikiagoa, urte horretan 97,3 dolar/upelekoa izan baitzen. West Texas petrolioak ere upeleko 62,1 dolarreko kotizazioa izan zuen, aurreko urteko upeleko 99,8 dolarreko kotizazioa baino % 37,8 txikiagoa. Gasari dagokionez, denboraldi horretan Henry Hub-en batez besteko prezioa 4,0 dolarrekoa izan zen MBtu-koaurreko urtean, ordea, 9,0 dolarrekoa izan zen, hortaz, % 55,6txikiagoa. Bestalde, Espainian fintze marjinak, 2009an, % 82,4 murriztu ziren; 1,3 dolar/upelekoak izatera iritsiz.

Konpainiaren negozio estrategikoetan, Esplorazio eta Ekoizpen arloaren (Upstream) esplotazio-emaitza 781 milioi eurokoa izan zen, hau da, aurreko ekitaldian baino % 65,4 gutxiago. Bere aldetik, Fintze, Marketin, Trading, PGL eta Kimika arloaren (Downstream) esplotazio-emaitza 1.022 milioi eurokoa izan zen, urteko beherakada % 2,5ekoa izanik

Ingurune negatibo horretan, konpainiak bere aurrezki planarekin jarraitu zuen eta, horri esker, 800 milioi euro baino gehiago aurreztu ziren oinarri homogeneoetan; inbertsioei dagokienez, berriz, 2008-2012 aldirako 3.900 milioi euro murriztu ziren, 28.900 milioitik 25.000 milioi eurora, alegia.

Aurrezki plan hori bete bazen ere, taldeak zituen proiektu estrategikoak garatu ahal izan ziren; horiek, Gas Natural alde batera utzita, 2009an 3.943 milioi euroko inbertsioak suposatu zituzten eta konpainiaren hazkunde organikoaren bermea dira

Gainera, Repsol-ek 5.992 milioi euroko likidezia du, erabilitako kapitalaren gaineko Taldeko zor garbiaren ratioa % 16,7koa izanik , Gas Natural alde batera utzita.

OHARRA: 2009an REFAP (Brasil) findegian parte hartzeak Taldeko finantza egoeretan proportzionalki integratu da berriz ere. 2009 eta 2008. urteen arteko konparaketa erraztu eta homogeneizatzeko, araudi kontableak eskatutakoari jarraiki, prentsa ohar honetan adierazitako 2008ko datuak egokiro aldatu dira,  sozietate hori ekitaldi osoan zehar proportzionalki integratuz. REFAP-eko sailkapen kontableko aldaketa horrek ez die 2008aren aurreko ekitaldiei eragiten.

Dibidendu garbia: 0,85 euro/akzioa

Repsol YPF-ko Administrazio Kontseiluaren atzoko bileran aho batez adostu zenez, Akziodunen Batzorde Orokorrari proposatuko zaio akzioko 0,425 euro banatzea, 2009ko ekitaldiaren dibidendu osagarriari dagokiona  eta 2010eko uztailaren 8tik aurrera ordainduko dena.

Akziodunen Batzorde Orokorrak onartu behar duen proposamen horren bidez, 2009ko ekitaldiko guztizko dibidendu gordina akzioko 0,85 eurokoa izango da, hau da, aurreko ekitaldian karguarekin ordaindutakoaren % 19 txikiagoa.   

2009ko ekitaldiari dagokion dibidendua ordaintzeko guztizko zenbatekoa 1.038 milioi eurokoa da.

Dibidendu horrek % 66,4ko pay out-a (dibidendurako irabaziaren portzentajea) suposatzen du eta egungo ingurunean konpainiak hazteko dituen planekin bateragarria da.

2004an Repsol-ek % 70 handitu du akziodunari bideratutako ordainketa eta pay out-a handitu du, 2004an % 25ekoa izatetik 2009an % 66koa izatera iritsiz.

Resultados 4T09

Upstream: Erreserben ordezkapen-tasaren % 94

2009ko esplotazio-emaitza 781 milioi eurokoa izan zen, hau da, 2008an baino % 65,4 txikiagoa, batez ere brent gordinaren (% -36,6) eta gasaren (% -55,6) nazioarteko prezio baxuen ondorioz.. Hala ere, prezioak urteko lehenengo seihilekoaren prezio mailetatik berreskuratu ziren bigarren seihilekoan zehar.

2009an Upstream-en ekoizpena petrolio baliokideko 334 mila upel/egunekoa izan zen batez beste, hortaz, ekoizpena aurreko urtekoa baino % 0,3 handiagoa izan zen, kontratu eta arau aldaketek inpaktuak sortu bazituzten ere. Likidoen ekoizpenak gora egin duela (% 4, 9) nabarmendu behar da, 134 upel/egunekoa izatera iritsiz.

2009an zehar joera hori neurri handian indartu da egin diren15 aurkikuntza handiei esker. Aurkikuntza horiek  balizko baliabideen petrolio upel baliokideko 550 milioi barneratzea ahalbidetu dute eta datozen ekitaldietan islatuko dira irabaziak. 

Repsol-ek pasa den ekitaldian, konpainia sortu zenetik egin duen esplorazio kanpainarik arrakastatsuena burutu zuen. Konpainiak egindako 15 aurkikuntzetatik hiru (Abaré Oeste Brasilen, Buckskin Estatu Batuetan eta Perla 1X Venezuelan) 2009an munduan egin diren hamar offshore aurkikuntza garrantzitsuenen artean daude.

Repsol-eko Upstream-eko erreserben ordezkapen-tasa handitu zen, % 94koa izanik (2008an % 65ekoa izan zen)  ,aurreko ekitaldietan egindako aurkikuntzek ekarritako erreserba berrien ondorioz. Repsol-ek 2010ean zehar Upstream-en erreserben ordezkapen-tasak %100 gainditzea espero du.

Ingurune ekonomiko-finantzarioa latza bada ere, Upstream-i dagozkion inbertsioak 1.122 milioi eurokoak izan ziren, aurreko ekitaldian egindakoen ildoan, konpainiaren etorkizuna bermatze aldera.

Egindako inbertsioen % 42 eremuak garatzeko izan ziren, batez ere Estatu Batuetan (% 41), Trinidad eta Tobagon (% 22) eta Libian (% 10). Guztizko inbertsioen % 48 esplorazio arloari dagozkio eta batez ere Brasilen (33%), Espainian (18%), Estatu Batuetan (16%) y Aljerian (14%) egin ziren.

Esplorazio arrakastak marka hautsi du

Repsol-ek pasa den ekitaldian, konpainia sortu zenetik egin duen esplorazio kanpainarik arrakastatsuena burutu zuen. Konpainiak egindako 15 aurkikuntzetatik hiru (Abaré Oeste Brasilen, Buckskin Estatu Batuetan eta Perla 1X Venezuelan) 2009an munduan egin diren offshore putzuen hamar aurkikuntza garrantzitsuenen artean daude, Repsol sortu zenetik egin duen gas aurkikuntzarik handiena aipagarria izanik. 

2009ko bigarren erdialdean, Brasilen, Santos arroko ur sakonetan Repsol-ek petrolio gordin eta gas aurkikuntza berri bat egin zuen BM-S-9 blokean, Abaré Oeste izeneko putzuan, 2009an egin diren 10 aurkikuntza handienetako bat izanik; horri, gainera, Vampira, Panoramix, Piracucá eta Iguazún -Santos arroan ere- egindakoak batu behar zaizkio, 2009ko lehenengo seihilekoan iragarri zirenak. 

Brasilen ere, Repsol-ek Guará putzuaren potentzial handia  berretsi zuen, ekoizpen probak egin ondoren. Horien arabera, eremuaren bolumen berreskuragarria, kalitate handiko petrolio gordin arinari eta gas naturalari dagokionez, 1.100 eta 1.200 milioi upelekoa izango dela kalkulatzen da. Potentzial handia duenez, Guarán eguneko 120.000 petrolio upel baliokide ekoizteko plataforma instalatzea erabaki da. Hala, gune presalino osotik ekoizten hasitako bigarren eremua da Santos arroan. 

Venezuelankonpainiaren historiako gas aurkikuntzarik handiena  egin zuen Repsol-ek. Perla 1X putzuan, gas bolumen berreskuragarriak 1.000 eta 1.400 milioi bitarteko petrolio upel baliokidekoak direla estimatzen da. Perla 1X aurreko urtean mundu mailan egin ziren offshore 10 aurkikuntza handienetako bat da.

Mexikoko Golkoan (Estatu Batuak), lehenengo seihilekoan Buckskin putzuan egindako aurkikuntzaz gain (offshore eremuan munduan egin diren 10 aurkikuntza handienetako bat  ere denaz gain) , beste bi aurkikuntza egin dira Shenzi eremuko G109 eta Shenzi-8 putzuetan. Horietan petrolio baliabide handiak egongo direla uste da. Shenzi eremuko petrolio eta gas ekoizpena hasieran espero zena baino % 20 handiagoa da dagoeneko. 

Era berean, irailean Repsol-ek Sierra Leonako  uretan lehen hidrokarburo aurkikuntza egin zuela jakinarazi zuen. Horrek lehenago esploratu gabeko zonalde horrek indar handia duela erakusten du.

Downstream: Marketin negozioaren hobekuntza

2009ko esplotazio-emaitza 1.022 milioi eurokoa izan zen, hau da, 2008an baino % 2,5 txikiagoa, fintze markinen beherakada  kontuan hartu behar bada ere, 2008an 7,4 dolar/upelekoak izatetik 2009an 1,3 dolar/upelekoak izatera iritsi baitzen. Inbentario-efektuaren inpaktu kontableari eta marketin negozioaren egoera hobeari esker fintze marjina txikien efektua zeharka konpentsatu zuten.

Downstream arloko inbertsioak, 2009ko lehenengo hiruhilekoan, 1.649 milioi eurokoak izan ziren, eta funtsean Cartagena eta Bilboko findegiak handitu eta bilakatzera  bideratu ziren. Cartagenako findegia handitzeari esker, instalazioaren fintze marjina hobetuko da eta gutxi gorabehera 5 dolar/upelekoa izatera iritsiko da.

Horrez gain, bi findegiek destilatu ertainen ekoizpen ahalmena handituko dute, batez ere dieselarena, eta, hala, Espainiara inportatzen den diesel kopurua murriztuko da.

2009an zehar, salbuespenez, petrokimikaren marjinak baxu-baxuak izan ziren; dena dela, urteko laugarren hiruhilekoan produktuen salmentek % 24 hobetu zuten aurreko urteko hiruhileko berarekiko, eta horrek 2010ean negozioa berreskuratuko dela adierazten du.

YPF: Esplotazio-emaitzak 1.021 milioi eurokoa izan da

YPF-ren esplotazio-emaitzak 1.021 milioi eurokoa izan zen, 2008ko ekitaldian baino 11,9% gutxiago. Tokiko merkatuaren prezioen hazkundeak, Petróleo Plus-aren ekarpenak eta kostuen aurrezpenak zeharka konpentsatu zituzten nazioarteko kotizazioari lotutako prezioa duten produktuetatik lortutako sarrera txikiagoak (barne merkatuan saldu baziren ere) eta esportazioetatik eta gasaren prezio beheratutik eskuratutako sarrera txikiagoek sortutako ondorioak.

Laugarren hiruhilekoan YPF-k erregaien prezioak handitu zituen. Horrez gain, esportazioen sarrerek gora egin zuten, baita tokiko merkatuan nazioarteko kotizazioarekin bat saldutako produktuen sarrerek ere. Horregatik guztiagatik, aurreko urteko hiruhileko berarekiko % 216,8ko hobekuntza lortu zen emaitza operatiboetan.
  
2009an YPF-ren inbertsioak 956 milioi eurokoak  izan ziren, eta horien % 66,8 Esplorazio eta Ekoizpen arloko garapen  proiektuetarako erabili da. 

Gas Natural SDG % 34,8 hazi da

2009an Gas Natural SDG-en esplotazio-emaitza 748 milioi eurokoa izan zen; aurreko urteko aldi berean, aldiz, 555 milioi eurokoa. Hortaz, % 34,8 hazi  da.

Hazkunde hori batez ere gertatu da Unión Fenosa-ren % 100 gas enpresaren emaitzetan barneratu delako, 2009ko apirilaren 30etik. Gertaera hori, gainera, Gas Natural-ak hazteko duen estrategiarako aurrerapauso garrantzitsua da, zituen helburu estrategikoak behar baino lehen bete baititu.

Emaitzen taula 


 

Urteko gertaerak

  • Repsol-ek 7 bider handituko du Boliviako Caipipendi blokeko ekoizpena     

Repsol-eko presidenteak eta Boliviako presidenteak Caipipendi blokea garatzea adostu zuten pasa den azaroan, eta, hala, datozen bost urteetan zazpi bider handituko du bertako gas produkzioa, guztira egunean 14 milioi metro kubiko ekoiztera iritsi arte. Blokea garatzeko Repsol-ek 400 milioi euro inguruko inbertsioa egingo du 2013ra arte. Caipipendi blokea (3,7 Tcf-ko guztizko baliabideekin, hau da, Espainian hiru urtez kontsumitzen den gasa) Latinoamerikako proiektu energetiko handienetako bat da. Bloke horrek Margarita eta Huacaya megaeremuak hartzen ditu; azken hori 2008an munduan eginiko bost gas aurkikuntza handienetako bat da.

  • Shenzi-k % 20ean gainditu ditu hasierako ekoizpen itxaropenak    

Urriaren 30ean Repsol-ek eta bere kideek Shenzi eremuan, Mexikoko Golkoko ur sakonetan, bi erreserba-leku berri aurkitu zituztela adierazi zuten. Aurkikuntza horiek, Shenzi-G104 eta Shenzi-8 putzuetan egindakoek, eremuak duen potentziala erakusten dute beste behin. Eguneko 134.000 petrolio upel ekoizten dira. Hasiera batean kalkulatzen zen ahalmenaren baino % 20 gehiago. 2009ko martxoaren bukaeran Repsol Shenzi eremuan petrolioa eta gasa ekoizten hasi zen. Mexikoko Golkoa munduko ur sakonetako eremu errentagarrietako bat da eta, hala, Repsol-ek ELGAko herrialdeetan presenteago egoteko duen helburua betetzen da.

  • Venezuelako Perla 1X, Repsol-ek inoiz egin duen aurkikuntzarik handiena    

Urriaren 16an Repsol-ek berretsi zuen Venezuelan aurkitu duen gas putzua konpainiak egundaino egin duen eta herrialde horretan inoiz egin den gas aurkikuntzarik handiena izan dela. 2009ko irailean aurkitu zen Perla 1X eremuan. Bertan egindako ekoizpen proben ondorioz, eguneko 570.000 m3 gas eta 620 petrolio gordin upeleko emaria atera da. Horrek esan nahi du, 1.000 eta 1.400 milioi upel gas berreskuragarri bitarteko bolumena izan dezakeela hobiak, petrolioaren baliokide. Hidrokarburoen gaineko informazio espezializatuko IHS zerbitzuak jakinarazi duenez, aurkikuntza hori 2009an munduan egin diren hamar aurkikuntza handietako bat da.  

  • Gassi Touil-en auzien prozesua ebatzi da     

Azaroaren 27an, Arbitraje-auzitegiak amaitu zuen 2004an esleitu zen Gassi Touil proiektu integratuari dagokion kontratuaren amaierari buruzko Repsol/Gas Natural-en eta Sonatrach-en arteko liskarra. Auzitegiak emandako laudoak aipatu kontratua amaitutzat jo zuen, bertako klausulekin bat. Laudoaren arabera, aldeek ez diote elkarri inolako kalte-ordainik eman beharko, eta Sonatrach-i ondokoa agintzen dio: batetik, Espainiako konpainiei erosi behar die Gassi Touil proiektuaren likidotze prozesuaz arduratzen den baterako sozietatean duten partaidetza eta, bestetik, aipatu sozietateari prezio bera ordaindu behar dio kontratua ebazteko unean.

  • Repsol-ek eta Energiaren Euskal Erakundeak Euskadin ibilgailu elektrikoak birkargatzeko sarea sortzea adostu dute    

Pasa den urrian, Repsol-eko presidenteak eta EAEko Industria eta Energia sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailu elektrikoak birkargatzeko sare baterako garapenerako akordioa sinatu zuten. Akordioaren arabera, hasierako fasean ibilgailu elektrikoen bateriak birkargatzeko eta bizkor ordezteko balizko sistemen bideragarritasuna aztertzeko beharrezkoak diren azterlanak egingo dira. Ondoren, hautatutako konponbideen zehaztapen teknikoak egingo dira eta ibilgailu elektrikoak birkargatzeko sarea garatzeko kokaleku egokienak zein diren erabakiko da. Hitzarmen horren bidez Repsol YPF-k kostuaren aldetik eraginkorragoak diren eta iraunkortasunaren eta munduko ingurumen helburuak lortzearen alde egiten duten erregaien hornikuntza bermatzen laguntzen du.

  • Espainian biodiesela sustatzeko PIIBE proiektuaren klausula    

Repsol-ek Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak sustatuko PIIBE (Proyecto de Investigación para el Impulso del Biodiesel en España) proiektuan parte hartu zuen. Lau urte iraun zuen proiektuan industria sektore desberdinetako 15 enpresek eta Ikerketa eta Garapeneko 23 zentrok hartu zuten parte, eta 23 milioi euroko aurrekontua izan zuen bioerregaiak sustatzeko teknologia garatzeko, Europako energia dibertsifikatzeko eta berotegi-efektuko isuriak murrizteko estrategiarekin bat. Ekimen horri esker, Espainia biodieselaren esparruko I+G+b-ren abangoardian dago.

  • Antonio Brufauk Kanadako gas natural likidotuko lehenengo terminala inauguratu du.    

Irailaren 25ean, Canaport LNG birgasifikazio instalazioa inauguratu zen Kanadan. Hala, 2008-2012ko Plan Estrategikoan ezarritako konpainiaren hamar proiektu estrategikoetako lehenengoa gauzatu da. Canaport LNGk, Ipar Ameriketako ekialdeko kostan 30 urtetan eraiki den lehenengo GNLren terminalak, eta Kanadako lehenengoak, eguneko 1 Bcf ahalmena du, 5 milioi etxe gasez hornitzeko adina, eta Repsol Ipar Ameriketako kostako merkatura iritsi dela adierazten du.

  • Lehenengo aurkikuntza Sierra Leonako ur sakonetan    

Pasa den irailaren 17an, Repsolek eta bere kideek, Anadarko, Woodside eta Tullow, Sierra Leonako uretan hidrokarburoak aurkitu zituzten lehenengo aldiz. Urte horretan konpainiak egindako hamabosgarren aurkikuntza izan zen. Hidrokarburoak SL 6/07 blokeko Venus B-1 putzuan aurkitu ziren, 5.638 metroko sakoneran, 1.798 metroko ur lamina batean. Sierra Leona-Liberiako arroko lehenengo zundaketa da Venus.

  • Abaré Oeste, Brasilgo Santos arroan egindako beste aurkikuntza bat    

Irailaren 15ean, BM-S9 blokean, Santos arroko ur sakonetan, petrolio gordina eta gasa aurkitu duela adierazi du Repsol-ek. Aurkikuntza Abaré Oeste izeneko 4-SPS-66C putzuan izan zen. Sao Pauloko kostaldetik 290 km-ra dagoen Carioca ebaluazio eremuan dago, 2.163 metroko ur laminan. Putzuaren kalitatea eta tamaina zehazteko beharrezko probak egiten ari dira.

  • Brasilgo Guará eremuak 1.100-2.000 milioi upel biltzen ditu    

Repsol-ek eta bere kideek, Petrobras eta British Gas (BG Group), jakinarazi zuten pasa den irailaren 9an Guará putzuan, Brasilgo Santos arroko ur sakonetan, lehenengo ekoizpen probak egiten ari zirela. Proba horiei esker, kalkulatu daiteke errekuperatu daitekeen bolumena 1.100-2.000 milioi kalitate handiko petrolio gordin arineko eta gas naturaleko upelekoa dela, Espainian bi urtetan kontsumitzen den petrolio eta gasaren baliokidea. Eremuak potentzial handia duenez, Guarán eguneko 120.000 bep ekoizteko plataforma instalatzea erabaki du partzuergoak. Hala, gune presalino osotik ekoizten hasi den bigarren eremua da Santos arroan.

  • Vampira, beste aurkikuntza bat Brasilen    

Uztailaren 28an Repsol-ek Vampira putzuan petrolio gordin oso arina eta gasa egon zitezkeela baieztatu zuen. Putzu hori BM-S-48 guneko S-M- 789 blokean dago, Sao Pauloko estatuaren kostaldetik 200 kilometro eskasera eta 140 metroko ur sakoneran, Santos arroan. . Repsol da blokearen operadorea, % 40ko partaidetzarekin. Bloke horretan Petrobras (% 35), Vale (% 12,5) eta Woodside (% 12,5) ditu kide. Gaur egun, lan osagarriak egiten ari dira hidrokarburoen kalitateari eta kantitateari buruzko behin betiko emaitzak finkatzeko.

  • Beste bi aurkikuntza Espainiako Mediterraneoan    

Uztailaren 1ean Repsol-ek Espainiako Mediterraneoan beste bi offshore aurkikuntza adierazi zituen Montanazo D-5 eta Lubina-1 putzuetan, Tarragonako kostatik 45 kilometrora, hain zuzen. Aurkikuntza horiei esker Espainiako petrolio ekoizpena lau bider handiagoa izango da. Repsol bi aurkikuntza horietako lehenengoaren operadorea da (partzuergoan % 75eko partaidetza du), non Gas Natural-ek (% 17,7) eta Cepsa-k (% 7,3) ere parte hartzen duten. Bigarren aurkikuntzari dagokionez, Repsol operadorea izateaz gain, titular bakarra ere bada.  Ekoizpen-proben arabera, petrolio gordin arinaren emaria 3.800 bbl-koa da egunean Montanazo D-5 putzuan eta 3.700 bbl-koa egunean Lubina-1 putzurako. Lehenengo zenbatespenei erreparatuz, Montanazo eta Lubinaren bizitza 5 eta 7 urte artekoa da eta gune horretako eremu guztien ekoizpen-aldia luzatzea ekarriko dute. Biak ere Casablanca ekoizpen-plataformatik hurbil daude eta horrekin konektatuko dira petrolio gordina prozesatu eta garraiatzeko.

  • Aurrerapenak Cartagenako eta Bilboko findegien handitze lanetan    

Maiatzaren 18an Cartagenako findegira iritsi ziren findegia handitzeko hiru erreaktore. 2009an zehar obra zibilean eta hodiak eusteko egitura metalikoen eraikuntzan aurrera egin zen nabarmenki. Cartagenako findegiaren handitzea, 32.000 milioi euroko inbertsioarekin, Repsol-en hazkunde-proiektu nagusietako bat da, eta Espainian inoiz egin den inbertsio industrialik onena.

Bilboko Petronor findegiari dagokionez, martxoaren erdialdean hasi ziren eraikitzen fuel-olioaren ekoizpena murrizteko unitate berriak (Proyecto URF), eta obra zibila egiteko, egitura metalikoa eraikitzeko eta muntaketa mekanikoari ekiteko aurreikuspenak betetzen ari dira.  

  • Panoramix, Brasilgo sakonera txikiko uretako gasa eta gas kondentsatua     

Maiatzaren 11an Brasilgo Santos arroko sakonera txikiko uretan gasa eta gas kondentsatua aurkitu zela jakinarazi zuen Repsol-ek. Lehenengo proben arabera, eguneko gas-emaria 378.600 metro kubikokoa da, 1.570 bpd gas kondentsatukoa. Aurkikuntza egin zuen partzuergoan % 40ko parte-hartzea du Repsol-ek. Horrez gain, bertako operadore ere bada. 

  • Lehenengo offshore aurkikuntza Libian    

Apirilaren 21ean Repsol-ek Libiako kostan (offshore) lehendabiziko aldiz aurkitu ditu hidrokarburoak. Repsol herrialde horretako operadore atzerritar nagusiena da eta bere jarduera oso garrantzitsua da bertan. Aurkikuntza honekin, konpainiak Libian lehenengo petrolio-enpresa pribatu gisa duen lekua indartu du. Putzua, 4.820 metroko sakoneraraino egina, 50 bat metroko ur laminarekin, Sirte arroan kokatutako NC 202 blokean egiten den lehenengoa da, kostaldetik 15 km ingurura, eta NOC-ek Repsol-i eta honen bazkideei esleitu zien 2003ko azaroan.

  • Brasilgo Santos arroan kokatutako Piracucák eta Iguazúk beren potentziala erakutsi dute    

Apirilaren 13an Repsol-ek eta Petrobrás-ek Brasilgo agintariei berretsi zieten urtarrilean, BM-S-7 blokean, Brasilgo Santos arroko sakonera txikiko uretan, egin zen Piracucá aurkikuntza ekonomikoki bideragarria dela. Petrolio gordin arinezko eta gasezko hobi bat da eta horren bolumena "in situ" hasiera batean 550 milioi upel baliokidekoa da. Bi egun geroago baino ez, apirilaren 15ean, Repsol-ek beste aurkikuntza bat iragarri zuen Santos arroan bertan. Putzua, Iguazú izenekoa, BM-S-9 gunean dago, Sao Pauloko estatuaren kostaldetik 340 kilometrora eta 2.140 metroko ur-sakoneran. Ebaluazio gune honetan bertan daude Cariocako eta Guaráko megaeremuak. Repsol-ek % 25eko partaidetza du partzuergo aurkitzailean.

  • Gas aurkikuntza Marokoko uretan    

Martxoaren 30ean Repsol-ek gas aurkikuntza egin zuen Tanger-Laracheko esplorazio gunean, Marokoko kostaldetik 40 kilometrora. Bi gas zutabe aurkitu dira -guztira 90 metro- Anchois-1 izeneko putzuan, 2.359 metroko sakoneran. Repsol, % 36ko partaidetzarekin, aurkitu duen partzuergoaren operadorea da.

  • Buckskin, aurkikuntza berri eta garrantzitsua Mexikoko Golkoan    

Otsailaren 6an Repsol-ek Mexikoko Golkoan, Estatu Batuei dagozkien uretan, petrolio aurkikuntza berri eta garrantzitsua egin zuela jakinarazi zuen, hots, Buckskin ur azpiko putzua, Houstongo kostaldetik 300 kilometrora. Repsol da hobi hori esploratu duen operadorea. Horren ondoan Jack eremua dago, antzeko egitura geologikoa duena eta Chevron petrolio enpresak daramana. Horrek guztiak petrolio arin eta gozoko baliabide garrantzitsuak daudela pentsarazten du.

Nabarmendu beharreko beste gertaera batzuk

  • Saria Estatu Batuetako Merkataritza Ganberaren eskutik    

Pasa den abenduaren 18an Repsol konpainia etikoagoa, internazionalizatuagoa eta iraunkorragoa izateko garapenean egindako lanagatik saritu zuten konpainiaren presidente Antonio Brufau. Globalizazio ekonomiko arduratsuaren alde enpresa-buruek nazioartean egindako lana saritu da. Ganberak Repsol-ek AEBetan lortu duen errespetu handia nabarmendu zuen, baita klima-aldaketaren aurka egin duen lana ere.

  • Repsol, Urteko merkataritza-teknologia onenerako sariaren irabazle    

Abenduaren 4an Repsol-ek energia sektoreko albisteetan espezializatutako Platts nazioarteko agentzia ospetsuak ematen duen “Urteko merkataritza-teknologia onenerako saria” jaso zuen hidrokarburoen esploraziorako Caleidoscopio proiektuarengatik.
Kaleidoskopio proiektuak, Repsol-ek IBMrekin, 3DGeorekin, Stanfordeko Unibertsitatearekin eta Centro Nacional de Supercomputación-ekin batera garatutakoak, prospekzio irudi sismiko garbiagoak sortzeko eta hain aurreratuak ez diren beste teknologia batzuekin baino 15 bider azkarrago prozesatzeko aukera ematen du. Horrek laburtu egiten du esplorazio denbora, eta gehitu egiten ditu petrolio putzuak zulatzeko orduan arrakasta izateko aukerak, lurpeko milaka metroko sakoneran petrolioa eta gasa bilatzeko ziurgabetasuna murriztuz.

  • Repsol gardentasunean nagusi, Dow Jones indizearen arabera    

DJSI World (Dow Jones Sustainability Index World) eta DJSI STOXX, (Dow Jones Sustainability Index STOXX) 2009rako munduko eta Europako iraunkortasun indize ospetsuak argitara eman ziren irailaren hasieran. Iraunkortasunarekiko duen jarrera dela eta Repsol indize horien barruan dago berriro ere. Lau urtez jarraian eman ditu barruan. Gizarte dimentsioko sektoreko "Best in Class" izendapena jaso zuen konpainiak eta gardentasunaren, giza kapitalaren garapenaren eta komunitateetako gizarte eraginaren indizean gehieneko puntuazioa lortu zuen berriro ere. Horrez gain, lehenengo aldiz, klima aldaketaren aurkako, biodibertsitateko eta gizarte jarduerako informazioko estrategian gehieneko izendapena lortu zuen.

  • Repsol, "2008. urteko munduko energia konpainiarik onena" Petroleum Economist-en arabera    

Petroleum Economist argitalpenak ematen duen "Urteko Energia Konpainia" saria irabazi zuen pasa den irailaren 2an. 2008an konpainiak izan zituen lorpenak, bereziki, bere Plan Estrategikoaren garapenagatik argitalpenaren esker ona irabazi du. Konpainiaren presidente Antonio Brufau Urteko Exekutibo sarirako finalisten artean egon zen. Hala, 2004ko urrian Repsol-eko presidente izendatu zutenetik egindako kudeaketagatik esker ona irabazi du. Repsol izan zen sari horietarako proposatutako Espainiako konpainia bakarra.

  • Ibex-35 indizean dauden Espainiako enpresa onenerako saria, web orrian jasotako informazioagatik    

Ekainaren 24an Repsol-ek Interneten finantza informazio onena eskaintzen duen Espainiako enpresarik onenerako saria jasi zuen AECAk (Asociación Española de Contabilidad y Administración de Empresas) urtero ematen dituen sarien VIII. edizioan, ), Ibex-35ko enpresen modalitatean.  AECA sariek informazio merkatua eraginkorragoa izan dadin teknologia berriek duten garrantzia aintzat hartzen dute. Repsol-ek AECAren eskutik saria jaso duen laugarren aldia da, izan ere, 2005eko, 2006ko eta 2007ko edizioetan ere saritu zuten.

  • Empresa y Sociedad fundazioak Repsol-ek pertsona ezgaituak integratzeko politika saritu zuen    

Ekainaren 16an Repsol-ek Enpresa y Sociedad fundazioaren saria jaso zuen desgaitasunaren modalitatean, ezgaitasunen bat duten pertsonentzat lanpostu gehien sortzen dituen konpainia delako. Sari hauek egoera larrian dauden pertsonak integratzeko enpresa-jardun onenak aintzatesten dituzte. 

Repsol-ek ezgaitasunen bat duten 544 langile baino gehiago ditu, gaur egungo bere plantillaren % 2 baino gehiago. Erabilerraztasun Globaleko berezko eredua du, AENORek erabilerraztasun globaleko arloan ziurtapena eskuratu duten Espainiako bi zerbitzuguneetan ezarri eta jarraitzen dutena.

Agiri honek Repsol YPF-ren etorkizuneko zenbatespenak edo proiekzioak biltzen dituzten informazioa, baieztapenak edo adierazpenak ditu. Zenbatespen edo proiekzio horiek egungo plan, helburu eta itxaropenei buruzko adierazpenak bil ditzakete, besteak beste, Repsol YPF-ren finantza egoerari, finantza ratioei, eragiketa emaitzei, negozioei, estrategiari, kontzentrazio geografikoari, ekoizpen bolumenei eta erreserbei eragin diezaieketen joeren gainerako adierazpenak, baita Repsol YPF-ren planak, itxaropenak eta helburuak ere kapital gastuei, negozioei, estrategiari, kontzentrazio geografikoari, kostu aurrezpenari, inbertsioei eta dibidenduen politikari lotuta. Zenbatespen edo proiekzio horietan jaso ahal izango dira, halaber, etorkizuneko baldintza ekonomikoen edo bestelako baldintzen gaineko alderdiak, esaterako, petrolio gordinaren etorkizuneko prezioak edo beste prezio batzuk, fintze marjinak edo marketina, eta kanbio tasak. Etorkizuneko zenbatespen edo proiekzio horiek oro har ondorengoen moduko hitzen erabilerarekin identifikatzen dira: “espero du”, “aurreratzen du”, “iragarri du”, “uste du”, “zenbatetsi du”, “hautematen du” eta antzeko esamoldeak. Aipatu adierazpenek ez dute bermatzen aipatu prezioak, marjinak, kanbio tasak edo bestelakoak etorkizunean beteko direnik eta, beraz, arriskua, zalantza, aldaketa eta Repsol YPF-ren kontrolpetik kanpo egon daitezkeen edo nekez aurreikus daitezkeen bestelako faktore batzuk ekar ditzakete. Arrisku eta zalantza horien artean, Repsol YPF-k eta bere bazkideek Espainiako Balioen Merkatuaren Batzorde Nazionalean, Argentinako Balioen Batzorde Nazionalean eta Ameriketako Estatu Batuetako Securities and Exchange Commission batzordean erregistratutako agirietan identifikatutako faktoreak daude.  

Lege aplikagarriak hala eskatzen duenean izan ezik, Repsol YPF-k ez du bere gain hartzen, datu berriak argitaratu arren edo gertakari berriak izan arren, etorkizuneko adierazpen horiek eguneratu edo berrikusi egin direla jendaurrean jakinarazteko inolako betebeharrik.




Prentsa Bilatzailea

Titulares en tú móvil
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.