Repsol-ek Espainian inoiz egindako inbertsio handiena onartu du - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

3.200 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa

Repsol-ek Espainian inoiz egindako inbertsio handiena onartu du

  • Cartagenako findegia munduko modernoetako bat izango da, baita ahalmen gehien duenetako bat ere
  • Ekoizpen-gaitasuna egunean 220.000 upeleraino bikoiztuko du
  • Eraikuntzan 6.000 pertsona baino gehiagok egin dute lan
  • Instalazio berriek garraiorako erregai garbien ekoizpena maximizatuko dute
  • Espainiako gasolioen defizita nabarmen murriztuko dute 

Nota de Prensa

2008 ko urtarrila k 8 13:17 CET

Repsol YPF-ko Administrazio Kontseiluak Cartagenako findegia handitzeko 3.200 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egitea onartu du. Hala, findegia munduko modernoetako bat izango da eta ekoizpen-ahalmena bikoztuko du; urtean 11 milioi tonakoa izango da, egunean 220.000 upelekoa.

2011an jarriko dute abian, eta eraikuntzan 6.000 pertsona baino gehiago arituko dira lanean. Bestalde, findegia lanean hasten denean 700 lanpostu sortuko ditu. Cartagenako findegiaren proiektuak 3,5 milioi ordu beharko ditu ingenieritza-lanetarako eta 20 milioi ordu eraikitzeko.

Unitate berria lanean hasten denean, Cartagenako findegia munduko modernoetako bat izango da, baita konbertsio-ahalmen gehien duenetako bat ere, eta garraioarako erregai garbien ekoizpena gehituko du.

Inbertsioa egin ondoren, konplexuaren ekoizpenaren % 50 baino gehiago distilatu ertainena izango da, batez ere, gasolioena. Ondorioz, produktu horiek Espainian duten defizit gero eta handiagoa murriztu egingo da.

Repsol-ek onartutako inbertsioa finketa estrategia du marko gisa. Horren helburuak Espainiako distilatze- eta konbertsio-gaitasuna handitzea zein Espainiako merkatuan dagoen distilatu ertainen defizita arintzea dira.

Bestalde, Cartagenako proiektua garraioko erregai garbietara instalazioak egokitzeko, bioerregaien (biodiesela) erabilera bultzatzeko eta energiaren eraginkortasuna, segurtasuna zein ingurumenarekiko eragina hobetzeko Repsol-en programaren atal bat da. 

Proiektuaren magnitude ekonomikoak eta industrialak direla-eta, Espainian inoiz egindako inbertsio handiena da. Gainera, Repsolek herrialdearen garapen ekonomikoaren eta sozialaren alde egiten duen apustuaren adierazle da.

Proiektuaren nondik norakoa

Proiektuaren irismena:

• Destilazio Atmosferikoko Unitatea (5,5 milioi tona/urtean). 
• Hutseko Destilazio Unitatea (5,0 milioi tona/urtean).
• Hydrocracking Unitatea (2,5 milioi tona/urtean).
• Kokizazio Unitatea (3,0 milioi tona/urtean).
• Desulfurazio Unitateak (3,0 milioi tona/urtean)
• Hidrogenoa ekoizteko unitateak.
• Planta osagarriak.
• Instalazio osagarriak.
• Kogenerazio planta (40 MW)
• Unitate existenteetako aldaketak.
• Zerbitzu osagarrietako azpiegiturak zabaltzea, biltegiratzea, interkonexio eta garrio sistemak.
• Cartagena-Puertollano oleoduktua

Zifra esanguratsuak:

• 30 prozesu unitate berri 
• 40 Megawatteko kogenerazio unitate berria 
• 2.500 ekipo 
• 300.000 m3 biltegi berrian 
• 60 hektarea berri 
• 35.000 tona altzairu 
• 1.000 km tutu baino gehiago
• 4.500 km kable
• 70 megawatteko elektrizitate kontsumoa (egungo findegiak: 23 mW)
• 3,5 milioi ordu ingenieritza
• 20 milioi ordu eraikuntzan

Enpleguko zifrak:

• 2.200 lanpostu berri (300 zuzenekoak, 400 zeharkakoak eta 1.500 induzituak).
• 3.500.000 ingeniaritza giza ordu kontratatuta.
• 20.000.000 giza ordu zuzeneko eraikuntzan.
• 3.000 pertsona/eguneko, 6.000 pertsonako puntako eraikuntzan.

Proiektuaren eragin ekonomikoa

Prentsa Bilatzailea

Titulares en tú móvil
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.