Repsol Gidak saria jaso du MADRIDFUSIÓN-en - repsol.com

Repsol

Logo Repsol

Ruta

30 urte baino gehiagotan zehar gure herrialdeko kalitate handiko sukaldaritza eta turismoarekiko konpromisoagatik

Repsol Gidak saria jaso du MADRIDFUSIÓN-en

  • Repsol-eko presidente Antonio Brufauk Madrilgo alkate Alberto Ruiz Gallardónen eskutik jaso du madridfusión-ek Repsol Gidari esleitutako saria, Espainiako gastronomiari emandako babesagatik. 
  • Ekitaldi horretan, Repsol Gidak bere 2010eko edizioan Repsol-eko kalifikazio gorena (3 Eguzki) lortu duten 21 jatetxeen lana goraipatu du, eta Alberto Corazónek diseinatutako garaikurra eman die.  
  • Repsol Gidak, bere 2010eko edizioan, Jatorrizko Izendapeneko Ibilbideen Gidaren bidez gastronomiarekin duen konpromisoa baieztatu du; bestalde, www.guiarepsol.com-en,  Eguzkiz Eguzki atalean, Repsol-eko 3 Eguzki lortu dituzten sukaldariei egindako elkarrizketen bideoak eskaintzen dira.
  • Repsol Gida gero eta presenteago dago Interneten; joan den urtean 27 milioi bisita izan zituen, eta aurten Facebook-en y Twitter-en ere dago erabilgarri, 10.000 jarraitzaile baino gehiagorekin.

Prentsa oharra

2010 ko urtarrila k 26 12:38 CET

Repsol-eko presidente Antonio Brufauk Madrilgo alkate Alberto Ruiz Gallardónen eskutik jaso du Repsol Gidari esleitutako saria, Espainiako gastronomiarekin hartutako konpromisoagatik eta 30 urte baino gehiagotan zehar sektoreari baldintzarik gabe emandako babesagatik. Saria madridfusión-en entregatu da. Munduan zehar Espainiako gastronomiaren hedatzea sustatzen duen topaketa horretan, ohikoa denez, nazioarteko sukaldaritzako profesional eta sukaldari garrantzitsu eta nabarmenenak bildu dira.

Ekitaldien Alberto Ruiz Gallardónek, Antonio Brufauk eta Espainiako Gastronomiaren Akademiaren presidente Rafael Ansónek, Repsol Gidak gure herrialdeko sukalde onenei ematen dien kalifikazio gorena (3 Eguzki) lortu duten 21 sukaldarien lana ere goraipatu du, eta Alberto Corazónek diseinatutako eskultura jaso dute beren eguneroko lana eta ahalegina omentzeko. 

2010eko edizioan guztira 21 jatetxe nabarmendu dira beren sukaldaritza bikainagatik; kopuru horrek markak hautsi ditu, izan ere, aurreko edizioan baino 7 jatetxe gehiago dago aurten, eta horrek Espainiako gastronomia sasoi onean dagoela islatzen du, duela zenbait urte mundu mailako gastronomian lehenengo postuetan dagoena. 

Aurtengo 7 jatetxe berriak ondokoak dira: Casa Gerardo, Prendesen (Asturias); Las Rejas, Las Pedroñerasen (Cuenca); Hispania, Arenys de Marren (Bartzelona); Vía Veneto, Bartzelonan; Diverxo, Madrilen; eta beste bi Euskadin: Zuberoa, Oiartzunen (Gipuzkoa) eta Etxebarri, Atxondon (Bizkaian).  

Eguzkiz Eguzki, Repsol Gidak gastronomia onenaren alde egin berri duen apustua 

Repsol Gidak gastronomia arloko kanal berria aurkeztu du, Eguzkiz Eguzki. Bertan, erabiltzaileek Repsol-eko 3 Eguzki lortu dituzten Espainiako 21 sukaldaririk onenen sekretuak ezagutu eta bideoa ikusi ahal izango dute: beren errezeta gogokoenak, beren gustu eta zaletasunak, eta haiekin batera ibilbide bat egingo du gure herrialdean gastronomia eta turismo arloan xarma handieneko lekuetan barna. 

Repsol Gida sare sozialetan 

Aurten, gainera, Repsol Gida gaurkotasunera egokitu da, eta aktiboki parte hartuko du Espainian hedatuen dauden sare sozialetako bitan: Facebook-en eta Twitter-en. Bertan, 10.000 zale eta 300 jarraitzailetik gora ditu joan den udan atera zenez geroztik.   

Berritasun horiek guztiak www.guiarepsol.com  -en daude erabilgarri. Azken urtean 37 milioi bisita baino gehiago jaso ditu, eta gaur egun bidaiariak bidaia bat bere neurrira diseinatzeko jakin beharreko guztia biltzen du. 3Dko mapen gainean ibilbideak kalkulatzeaz gain, turismo eta gastronomia proposamenak egiten dira astero, bidaiari zorrotzenarentzat pentsatuta, eta informazio meteorologikoa ematea bezalako zerbitzu praktikoak eskaintzen dira, baita gidariarentzako eta ibilgailua zaintzeko gomendioak eman ere.

Prentsa Bilatzailea

Titulares en tú móvil
  • Glosarioa

          

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.